Erreformari ezetz esan diote
Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek jendetza mobilizatu dute Espainiako Gobernuak egin asmo duen pentsioen legearen erreformaren kontra. Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Eibarren eta Donostian egin zituzten manifestazioak. Goierriko Pentsiodunek ere bat egin zuten deialdiarekin.