Hiru Errege Magoek Goierriko herriak igaro dituzte
Meltxor, Gaspar, eta Baltasar, hiru Errege Magoak, Goierri igaro zuten atzo arratsaldean. COVID-19 testuinguruak zalantzak sortu bazituen ere, Goierriko herri hazi gehientsuenetan egin ziren ekitaldiak, egun bizi dugun egoerak eskatzen dituen neurri guztiak hartuta beti ere.
Bigarren urtez jarraian, koronabirusak eragin zuzena izan du urtarrilaren 5eko gauean, eta hala, gau hori magiaz betetzen duten hiru Errege Magoen etorrera, zamalkada eta harreretan.
Lazkaon adibidez, bertan behera geratu zen ekitaldia. Gainontzean, moldaketekin izan bazen ere, Goierriko haurrek ez zituzten faltan bota.
Ormaiztegira lehenik
Ormaiztegin izan ziren goiztiarren. Ohiko ekitaldirik ez zen izan, baina Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek, ez zituzten utzi Ormaiztegiko haurrak agurtu gabe, ezta oparirik gabe ere. Kiroldegi ingurutik, kamioi baten gainean, eta zakukada bete opari igaro zituzten Ormazitegiko kaleak. Gogorarazi zuten, datorren urtarrilaren 9an, haur eta gaztetxoentzako jolas parkea jarriko dutela Zubipen 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Ormaiztegira bisita egin ondoren, Beasain, Ordizia, Idiazabal, Zegama, Legazpi eta Zumarraga ere igaro zituzten.