Goierri Gorri taldeak zehaztu du loteria nola kobratu
GOIERRI // Gabonetako loterian saritxo bat egokitu zaio Goierri Gorri futbol elkarteak saldutako zenbakiari, eta COVID-19 izurritearen ondorioz, kobratzeko prozedura bat ezarri dute. Lehenengo jokalariek familian saldutako loteria-partizipazioak jasoko dituzte, eta ordainketa noiz egingo den klubak esango die. Bigarren txandan klubei eta estamentuei ordainduko diete, eta hirugarrenean Laboral Kutxaren bidez, otsailaren 15etik aurrera, beste guztiek.