A-636ko informazio bulegoa Zumarragan eta Beasainen
GOIERRI // Beasain eta Bergara arteko A-636 errepideko bidesaria dela eta, Foru Aldundiak martxan jarritako informazio bulego ibiltaria Goierrin ibiliko da datozen egunetan. Atzo eta gaur, Zumarragako Zelai Ariztin dabiltza; astelehenean Beasaingo udaletxean izango dira, eta hilaren 18an eta 21ean, Legazpikoan. Bidesariaren informazioa eman eta Abiatu txartela egiteko tramiteak egingo dituzte.