Arteria diru laguntza eskatzeko epea otsailaren 15ean amaituko da
Goierriko sortzaileei zuzenduta, Arteria diru laguntzak lortzeko deialdia zabalik dago datorren otsailaren 15era arte. Guztira 6.000 euro banatuko dituzte. Arteria plataformaren atalean, 2.000 euroko bi diru laguntza emango dituzte, eta Arteria bilatzailearen atalean, erabilera sustatzeko diru-laguntza bat, 2.000 eurokoa hau ere. Informazioa, www.arteria.eus webgunean.