Lopezek eta Larreak jantzi dituzte txapelak Txindoki krosean
Leire Lopez eta Ibai Larrea izan dira garaile Txindoki kroseko lasterketa nagusietan. Jende ugari bildu da Ordiziako Oianguren parkean Gipuzkoako kros txapeleketak ikusteko.
Gipuzkoako txapelak izan dira jokoan Txindoki krosean. Ordiziako Oianguren parkean zehar ibili dira maila ezberdinetako 300 korrikalari inguruak. Goizeko bederatzietan hasi da lehen lasterketa eta eguerdira arte iraun du atletismo festak.
Emakumezkoen maila nagusiko lasterketan, Atletico San Sebastian taldeko Leire Lopez jaun eta jabe izan da. Master eta 16 urtez azpiko mailakoekin batera irten dira maila nagusiko emakumeak. Masterrek eta gazteek ibilbide laburragoa izanik, indartsu ekin diote probari. Horien lasterketa amaitzerako, ordea, Lopezek tartea ireki eta bakarrik egin du helmugara arteko bidea. Bere atzetik, Goierri Garaia taldeko bost kide heldu dira; bigarren postuan, Ainhoa Unanue eta, hirugarren, Lourdes Oyarzabal.
Gizonezkoetan, lehia estuagoa izan da. Lehen itzuliaren ostean, taldetxo batek hartu du lasterketa burua eta horrela mantendu dira probaren bigarren erdira arte. Orduan jo du erasoa Goierri Garaia taldeko Ibai Larreak. Segituan utzi ditu aurkariak atzean, baina Ibai Makazagak ez du etsi eta lasterketa airean egon da azken metroetaraino. Azkenean, Orioko Atletismo taldeko Makazagak ezin izan du Larrea gaztea menderatu. Hirugarren Goierri Garaiko beste kide bat iritsi da, Endika Donnay. Txindoki Atletismo taldeko Alex Iraola ordiziarra zazpigarren sailkatu da eta Gari Bravo lazkaotarra bederatzigarren.
Gainerako mailetan denetik egon da: lasterketa oso lehiatuak eta hasieratik sekulako tartea lortu dutenak. Goierritarrek ere paper txukuna egin dute zenbait garaipen eta podium eskuratuta. 16 urtez azpikoetan Alaitz Gonzalok eta Txindokiko Urko Etxebestek lortu dute garaipena, talde bereko Haitz Urrestarazu hirugarren iritsi da. 18 urtez azpikoetan, Nahia Iraola ordiziarra nagusitu da emakumezkoetan, eta Aramendi anaiek eskuratu dituzte lehen bi postuak gizonezkoetan. 20 urtez azpikoan, Kalaka Gonzalez izan da azkarrena gizonezkoetan eta bigarren postua lortu du Unax Garcia ordiziarrak. Emakumezkoetan, berriz, Goierri Garaiko Izaro Larrañaga nagusitu da. Beteranoen lasterketetan, garaileak Iker Manso eta Adelaida Rubio izan dira, Goierri Garaiko Iker Larrea eta Idoia Garderen aurretik.
Azken lasterketak eskolartekoenak izan dira. Infantil, alebin eta benjamin mailako korrikalari ugari bildu dira Oianguko belardietan. Maila horietan ere, Goierritarrek zenbait domina eskuratu dituzte. Eguraldi ona lagun, publikoak erantzun ona izan du eta, eguerdirako, jende asko bildu lasterketak ikustera.
Sailkapenak:
Maila nagusia, emakumezkoak:
- Leire Lopez Dambolenea (At. San Sebastian) 25:38
- Ainhoa Unanue Bereziartu (Goierri Garaia) 26:54
- Lourdes Oyarzabal Etxeberria (Goierri Garaia) 27:14
- Nora Aranburu Bergara (Goierri Garaia) 27:29
- Naroa Arrieta Beltran (Goierri Garaia) 27:53
- Marina Zabala Suquia (Goierri Garaia) 29:16
Maila nagusia, gizonezkoak:
- Ibai Larrea Aranguren (Goierri Garaia) 31:29
- Ibai Makazaga Aristi (Orioko Kamal Ziani A.K.) 31:54
- Endika Donnay Otegui (Goierri Garaia) 32:15
- Iñigo Exposito Murillo (Orioko Kamal Ziani A.K.) 32:20
- Guillermo Vahl Pedrosa (Sopelanako Munarri) 32:25
- Adrián Pajares Dominguez (CA El Prado) 32:57
- Alex Iraola Perlines (Txindoki A.T.) 33:16
- Aitor Rubio San Sebastián(Orioko Kamal ZianiA.K.)33:18
- Garikoitz Bravo Oiarbide (Txindoki A.T.) 33:29
- Iban Delgado Gallego (Goierri Garaia) 33:44
Sub16, emakumezkoak:
- Alaitz Gonzalo Sanchez (Zailu Vitoria)
- Nere Arregi Beitia (Mintxeta Atletismo)
- Elene Casado Arin (Super Amara BAT)
Sub16, gizonezkoak:
- Urko Etxebeste Garin (Txindoki A.T.)
- Oier Arruti Jiménez (C.D. Hernani)
- Haitz Urrestarazu Larrea (Txindoki A.T.)
Sub18, emakumezkoak:
- Nahia Iraola Arana (Txindoki A.T.)
- Uxue Sainz De Baranda Iraolagoitia (Xanju Kirol Kluba)
- Olatz Martinez Zabala (Arrasate Atletico)
Sub18, gizonezkoak:
- Ander Aramendi Aginaga (Xanju Kirol Kluba)
- Mikel Aramendi Aginaga (Xanju Kirol Kluba)
- Iker Ibarguen Rodriguez (Super Amara BAT)
Sub20, emakumezkoak:
- Izaro Larrañaga Fernandez (Goierri Garaia)
Sub20, gizonezkoak:
- Kalaka Gonzalez Gonzalez (Deportivo Eibar)
- Unax Garcia Rubio (Txindoki A.T.)
- Gaizka Izagirre Etxezarreta (C.D. Hernani)
Master, emakumezkoak:
- Adelaida Rubio Arias (Atletico Renteria)
- Idoia Garde Salgado (Goierri Garaia)
- Esther Estefania Vazquez (Atletico Renteria)
Master, gizonezkoak:
- Iker Manso Blazquez (Tolosa C.F.)
- Iker Larrea Soraluce (Goierri Garaia)
- Cipriano Burcio Encabo (Goierri Garaia)