Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Arantxi de la Fuente (Mendi lasterkaria)

«Partaideen artean elkartasun berezia sortzen da Ehunmiletan»

Beasain
Kirola

Hirugarren aldiz hartuko du parte Ehunmilak ultra-trailean Arantxi De la Fuente Hilariok (Beasain, 1966). Aurtengoa, «printzipioz» azkenekoa izango du 168 kilometroko proban.

2022/07/06
Aitor Garmendia

Ehunmilak proban parte hartuko duzun azken aldia izango da aurtengoa.

Bai, printzipioz aurtengoarekin agurtuko dut proba luzeena.

Printzipioz diozu.

Bai, hasiera batean egingo dudan azkena da, baina gerora ikusiko da. Asko gustatzen zaidan lasterketa da, baina urteetan gora goaz eta…

Zein duzu aurtengo helburua?

Ahalik eta ondoen amaitzea eta ahalik eta gehien gozatzea, eta ahal bada, denbora hobetzea. Frogatu nahi dut adinak bere garrantzia duen arren, ez dela oztopo gustatzen zaizuna egiteko.

Prestakuntza aldetik ondo?

Ondo nagoela uste dut, buru aldetik ere fresko nago. Orain atseden hartzeko egunak datoz

Nolako entrenamenduak egin dituzu?

Asteburuan mendira joan izan naiz, eta astean zehar, errepidean korrika, baita gimnasioan ere. Lasterketa batzuetan ere parte hartu dut, bizitasun puntua ematen baitute. Probarik luzeena 68 kilometrokoa izan da, Nafarroa Xtrem. Aurten, beste batzuetan baino proba gutxiagotan aritu naiz, freskoago iristeko.

Hirugarren aldiz hartuko duzu parte Ehunmiletan eta beste bi G2H ere osatu dituzu. Lehen aldiz izena ematea erabaki zenuen unea gogoan duzu?

G2Ha egina nuen eta mendiko lasterketak uzteko asmotan nenbilen, baina semeak esan zidan ezin nuela utzi Ehunmilak egin gabe. Horregatik, hurrengo urterako prestatu nintzen semeak emandako ilusio eta bultzadagatik. Proba berezia izan zen. Aita San Adriango aterpetxean egoten zen boluntario, eta zoritxarrez, urte horretan hil zen. Lasterketa berarentzako omenaldi moduko bat ere izan zen.

Proba hori osatuta lasterketak uzteko asmoa zeneukan?

Bai, baina bultzada horri esker mendian jarraitu nuen, gustatzen zaidan mundu horretan. Ordutik, lasterketa askotan hartu dut parte.

Esaterako?

BUTS [Basque Ultra Trail Series] zirkuituan hartu nuen parte. Bertan, urte batean lau lasterketa egin ziren eta horietan guztietan aritu nintzen lasterka. Bizkaian, Bocineros-Deiadar Extreme lasterketa ere osatu nuen. Hori da egin dudan probarik luzeena, 200 kilometrokoa.

Eta Euskal Herritik kanpo aritu al zara?

Gutxi, batez ere, Euskal Herri mailan aritu naiz. Halere, Pirinioetako zenbait lasterketatan ere hartu dut parte: Jaca inguruan eta Vall d’Aran-en.

Horien aldean ba al du zerbait berezia Ehunmilak probak?

Lasterketa oso gogorra da, baina sekulako giroa du, eta gainera, herrikoa da. Antolakuntza aldetik ere bikaina da. Asko gustatzen zaizkidan inguruak dira, ondo ezagutzen ditut eta oso gustukoa dut.

Inguru horien artean baten bat nabarmenduko zenuke?

Leku berezi bat San Adrian izan daiteke aita bertan egoten baitzen, baina beste asko ere badaude. Gustatzen ez zaidan zatia bai, hori buruan daukat: Lizarrusti eta Etzegarate artekoa.

Zein da lasterketako alderdiik politena?

Batez ere, giroa. Bide guztian zehar egoten da jendea animatzen. Horrez gain, partaideen aldetik elkartasun berezia dagoela esango nuke. Askotan, lehia alde batera utzi eta elkartasuna nagusitzen da, niretzako hori da erakargarriena. Momentu politena helmugan sartzea izaten da, bertan, aurretik pasatako miseria guztiak ahazten dira.

Lasterketak alde txarrak ere izango ditu, ezta?

Batez ere, sufrimendua, baina alde txarrak ez dira lasterketarenak, pertsona bakoitzarenak baizik: bidean norberari gertatzen zaizkion egoerak.

Zuk ere bizi izango zenituen horrelakoak…

Bai, asko. Kilometro eta ordu asko dira, egunez zein gauez. Gorputzak askotan gehiago ezin duela esaten du eta horrelakoetan burua sartzen da jokoan. Nik uste dut korrikalari guztiok igarotzen ditugula horrelako momentuak eta aurrera jarraitzeko indarra eduki behar dela. Nik tripetatik asko sufritu izan dut eta urtero hori izaten da nire kezkarik handiena.

Aurreko parte hartze guztietan iritsi zara helmugara?

Bai, oso burugogorra naiz.

Eta horietan zenbat denbora behar izan zenuen ibilbidea osatzeko?

Lehen aldian, 40 ordu inguruan osatu nuen Ehunmilak probako ibilbidea eta, bigarrenean, ordu bete hobetu nuen denbora.

Atseden hartzeko tarterik hartzen al duzu?

Bi gau oso dira, baina aurrekoetan ez dut atsedenik hartu. Aurten, ez dakit. Ikusi dut, agian, ordu erdi bateko lo-kuluxka egiteak on egin diezadakela. Proba nola doan ikusi eta erabakiko dut.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut