Aizkorri Mendizale Elkartearen Finalista Egunean haurrak protagonista
Aizkorri Mendizale Elkarteak Finalista Eguna ospatu du gaurkoan, Beasaindik abiatu, Murumendi igo eta Garainen amaitu dute ibilbidea. Haurrak sarituak izan dira.
Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak Finalista Eguna ospatu du gaurkoan. Goizeko 8ak aldera abiatu dira Beasaindik Murumendirantz eta hau igo ondoren, Garin auzora jaitsi dira mendizaleak. Bertan, txistu eta danbolin hotsez eman diete ongi etorria mendizaleei eta haurrei sariak banatzeari ekin diete.
Lehenengo eman dituzten sariak azken urtean elkarteak antolatutako irteera gehienetara joan direnentzat izan dira. Ondoren, azken urte honetan Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatutako irteeraren batean parte hartu duten haurrak saritu dituzte. Domina bana eraman dute haurrek, Aizkorri Mendizale Elkarteko txanoa, mendiko edalontzia eta abar zekartzan bizkar-zorroarekin batera. Guztira 30 haurretik gora elkartu dira gaurkoan eta guztiek eraman dute haien saria etxera.
Ondoren, Garinen hamaiketakoa egin dute mendizale guztiek eta irteerari amaiera emateko, autobusean sartu eta Beasaina itzuli dira, goiz ederra pasa ondoren mendian.