Goierriko herri guztietako 350 korrikalarik amaitu dute Behobia-Donostia proba
GOIERRI // Goierriko 23 herriek izan dute ordezkariren bat Behobia- Donostiako helmugan. 350 korrikalari goierritarrek amaitu zuten proba denera. Espedizio jendetsuenetarikoa Beasaingo Bealak taldearena izan zen. Ia 70 lagun elkartu ziren —irudian—.