Zegama Lantzenek babesa eman dieten herritarrei eskerrak eman dizkie
Zegama Latzenek maiatzaren 28ko hauteskundeetan botoa emanez babesa eman zieten 358 herritarrak eskertu nahi dituzte lerro hauen bitartez. Bide batez, «Zegamako EH Bilduren hautagaitza osoa eta Iker Zubeldia ere zoriondu nahi ditugu izandako emaitzengatik», esan dute. «Gure eskua luzatzen diogu EH Bilduri herriak aurrera begira dituen erronkei aurre egiteko», amaitu dute.