Judo, Jiu Jitsu eta defentsa pertsonaleko ikastaroak emango ditu, 5 urtetik gorakoei zuzenduta.
Aurten hamar urte beteko ditu Goierriko Jazzaldiak. Uztailaren 5etik 8ra egingo dute, Ordizian eta Araman. Herritarren ekarpenari esker, aurten ere doan izango dira kontzertuak.
Bihar goizean dira azken partidak, Irene Paredes futbol zelaian. Shalkete Meto eta Tzelzi taldeak hirugarren eta laugarren postuetarako lehian izango dira. Azokan bazkaria eta festa izango dira ondoren.
Igandeko etapa "berezia" dela nabarmendu du Ezkioko txirrindulariak. "Txikitatik ibili izan naizen betiko portuak eta errepideak dira, eta amaren jaiotetxearen ondo-ondotik igaroko gara". Aukerarik suertatzen bazaio, etaparen bat lehiatzen saiatuko da.
Igandeko etaparen iritsierak goierritarren mugikortasunari eragingo dio, batez ere zortzi herritakoei. Informazio zehatza, albiste barruan.
Igandean igaroko da Frantziako Tourra, Udanatik Larraitzera. Gorka eta Ion Izagirre eta Alex Aranburu tartean izango dira. Bost orduan, errepideak itxita.
Ehunmilak trilogiaren 12. edizioa gaur aurkeztu dute. Ibilbideak hiru aldaketa izango ditu: Usurben, Tolosan eta Oazurtzan. Jasangarritasunaren aldeko apustua sendotu du antolakuntzak
Santa Isabel jaiak Aian eta Zumarragan, San Pedro jaiak Mutiloan eta Beasaingo Ezkiagan eta Arriaranen, Zaldibiako Gazte Festak, Ordiziako garagardo festa, kontzertuak, zinema kartelera... Kontsultatu asteburuko agenda albiste barruan.
Agenda 2030ak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna ematea du helburu. Lehenengo jardunaldia, bihar izango da Zegaman. Unibertsitateko kultura campusetik haratago zabaldu nahi da.
Eguraldi txarra dela eta, antzerki ikastaroa, 'Sagastigutiko biztanleekin naturan' emanaldia eta kontzertuak plaza nagusiko aterpera pasako dira
Gaur gauen ziren egitekoak. Euria dagoenez iragarrita ez egitea erabaki dute
Mila jarraitzaileetara iritsi da Usurbe Antzokiaren Instagrameko kontua eta horren harira zozketa bat egingo du ikusleen artean