Martxoaren 8ko aldarrikapenek Goierriko kaleak hartuko dituzte
Eguerdian ekitaldiak egingo dituzte hainbat plazatan, eta arratsaldean hiru dira mobilizazio nagusiak, Goierriko eta Urola Garaiko Koordinadora feministek deitutako manifestazioak eta Goierriko Itaiak antolatutakoak.
Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna. Asko eta askotarikoak izango dira gaur egingo diren mobilizazioak. Eguerdian elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat herritako plazetan, eta mobilizazio nagusiak arratsaldean izango dira.
Mobilizazio nagusiak
Beasain-Ordizia-Lazkao. Beasainen eta Ordizian ekitaldiak (18:00). Ondoren, zutabe banatan, Lazkaon Dena aldatzeko lemapean egingo den ekitaldira (19:15). Goierriko Koordinadora feministak antolatuta.
Beasain-Legazpi. Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki mobilizazioa Bideluze plazan (18:00). Ondoren, ekitaldia Legazpin (20:00). Goierri Itaiak antolatuta.
Urretxu-Zumarraga. Manifestazioa Emakumeen plazatik abiatuta (18:00), Dena aldatzeko lemapean. Urola Garaiko Koordinadira feministak antolatuta.