Altamiran igandean 200 gaztetxo inguru elkartuko dira atletismo topaketan
Gipuzkoako ikastetxeen eta kluben arteko atletismo txapelketa jokatuko da Ordizian.
Gipuzkoako ikastetxeen eta kluben arteko atletismo txapelketa jokatuko da Altamirako estadioan, igande goizean. DBH 1 eta 2 mailetako (12-14 urte artekoak) 200 atleta elkartuko dira Txindoki atletismo taldeak aurreikusten duenez. Gorako jauziarekin hasiko dute jardunaldia, 10:00etan. Handik aurrera, luzera jauzia, pisu jaurtiketak, 1.000, 500 eta 80 metro korrika, eta errelebo lasterketak (4×80 m.) probetan ariko dira.