San Martin jaiak ospatuko dituzte Agiñan, larunbatetik astelehenera
Larunbatean Zumarragako Agiña auzoko San Martin jaiak hasiko dira. 17:00etan haurrentzako jolasak egongo dira eta 18:30ean haurrek txokolate jana egingo dute. 20:30ean nahi duten guztiek Oleta elkartean afalduko dute. Igandean ekitaldi asko izango dira. 10:30ean pilota partidak jokatuko dira, 12:00etan euskal erromeria egingo dute Agurtzane eta Miren trikitilariekin, 13:00etan herriko aizkolarien saioa hasiko da, 14:00etan auzo bazkaria egingo dute Agurtzane eta Mirenekin, 17:00etan mus txapelketa hasiko da eta 17:00etan haurrentzako jolasak izango dira frontoian. Jaiak astelehenean amaituko dira. 11:30ean meza izango da (prozesioarekin), 12:00etan hamaiketako herrikoia egingo dute eta 13:00ean bazkaria egingo dute auzoko jubilatuekin.