Altunak eta Jakak lau t'erdiko txapelketako hirugarren posturako partida jokatuko dute igandean Zumarragan
Jokin Altunak eta Erik Jakak lau t’erdiko txapelketako hirugarren posturako partida jokatuko dute igandean, 17:00etan, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Lehen partidan Dariok eta Rezustak, Senar eta Mariezkurrena IIren aurka jokatuko dute. Sarrerak erosteko, sakatu hemen.
Lau t’erdiko txapelketako finala Peio Etxeberriak eta Unai Lasok jokatuko dute, astebete beranduago Bilbon. Bietako bate lesionatu edo gaixotuko balitz, Zumarragako partidako irabazleak bere tokia hartuko luke finalean.