Intsausti eta Begiristain lazkaotarrek irabazi dute Iparraren eta Irizarren omenezko mus txapelketa
Iñaki Iparragirre Iparra eta Eduardo Irizar omentzeko ekintza sorta antolatu du Kimu kultur elkarteak Idiazabalen. Astebururako antolatu dituzten ekintzen artean, larunbatean frontoiko tabernan jokatu zen mus txapelketa izan da jendetsuenetako bat. Guztira, 32 bikotek hartu zuten parte “giro ederrean”, antolatzaileek adierazi dutenez. Lazkaoko Ander Insausti eta Joanes Begiristain izan dira txapeldunak eta Alkizako Igor Gorostidi eta Zizurkilgo Unai Oria bikoteak egin dute bigarren.
Atzo eman zioten amaiera ekitaldi sortari, Atxurbira egin ohi duten ibilaldiarekin. 25 bat pertsonek hartu zuten parte irteeran.