Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Goierrin, partaidetza handiko hauteskundeetan

Zumarragan ez beste herri guztietan nagusitu da koalizio abertzalea. EAJk mila baino gehiago galdu ditu, eta hirugarren indarra izan da PSE-EEren atzetik. Parte-hartzea %80 pasakoa izan da. Albistean, herriz herriko datuak taula bakarrean ikusgai.

Herritar bat Espainiako Kongresurako botoa ematen, gaur goizean, Zaldibian.Iñaki Gurrutxaga

Orain hiru urte bezalaxe, EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Goierrin gaur egin diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan: 17.802 boto jaso ditu, 2023an baino 5.395 gehiago (12.407 izan ziren).

Zumarragan ez beste guztietan izan da boto gehien jaso duen alderdia. Han, PSE-EE nagusitu da, eta bigarrena izan da eskualdean, 9.957 botorekin, orain hiru urte baino 2.894 bozka gehiago jasota (7.063, 2023an). EAJk jaitsiera nabarmen samarra izan du. 7.718 boto jaso ditu, 2023an baino 1.139 gutxiago (8.857 boto, 2023an).

Parte-hartzea nabarmen igo, 15 puntu pasatxoan. Gaur botoa emateko eskubidea zuten goierritarren %80k eman dute botoa, –2023an %64,84koa izan zen–. 14:00etan %51,65koa izan da parte-hartzea eta 18:00etan %69,44koa.

ESPAINIAKO KONGRESURAKO EMAITZAK GOIERRIN

  EH Bildu EAJ PSE-EE Fronte zabala
PP Vox Podemos
Besteak (zuriak eta baliogabeak barne)
Parte hartzea
Altzaga 57 19 10 7 2 0 0 1 %80
Arama 58 28 10 3 3 0 0 1 %80
Ataun 666 205 79 7 11 14 0 6 %79
Beasain 2.765 1.836 2.090 159 569 170 51 114 %78
Ezkio Itsaso 215 93 52 8 8 11 0 2 %83
Gabiria 205 87 25 2 9 10 1 0 %86
Gaintza 37 27 4 0 2 0 0 0 %73
Idiazabal 694 387 157 13 49 8 0 15 %79
Itsasondo 223 53 54 6 13 1 0 7 %77
Lazkao 1.758 718 676 67 152 80 0 51 %80
Legazpi 2.253 987 1.307 117 301 112 26 54 %81
Legorreta 424 188 132 18 42 12 4 6 %81
Mutiloa 106 30 18 1 3 1 1 1 %80
Olaberria 212 114 140 6 50 22 0 11 %79
Ordizia 2.397 1.190 1.356 160 335 113 46 62 %80
Ormaiztegi 362 205 104 14 26 13 2 10 %79
Segura 546 230 85 5 17 3 1 8 %84
Urretxu 1.691 901 1.211 81 339 81 11 44 %82
Zaldibia 630 146 118 10 13 3 0 9 %82
Zegama 478 274 107 15 11 5 2 9 %81
Zerain 112 65 9 1 3 0 0 2 %85
Zumarraga 1.913 881 2.213 151 465 171 36 102 %79
GOIERRI 17.802 7.718 9.957 851 2.423 830 181
515 %80