Espainiako Gorteetako hauteskundeak

14:00ak arteko parte hartzea, %45,7koa

Parte hartzea handia izaten ari da. 14:00etan %45,7koa zen parte hartzea, duela hiru urte baino bost puntu handiagoa. 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak irekita. Denera 2,3 milioi euskal herritar daude bozkatzera deituta, tartean, 54.455 goierritar.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako parte hartzearen lehen datua jakinarazi da: 14:00etan %45,7koa zen parte hartzea, duela hiru urte baino bost puntu handiagoa.

Denera 2,3 milioi euskal herritar daude bozkatzera deituta, tartean, 54.455 goierritar. Hauteslekuak 09:00etan ireki dituzte eta 20:00ak arte egongo dira irekita. 

1977tik 2023ra bitartean, hamasei aldiz egin dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak Hego Euskal Herrian, eta parte hartzea %70 izan da, batez beste. Gaur handiagoa izatea espero da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa