Bultzatu etorkizuna, egin Goierri!
Aurtengo urtea oso garrantzitsua da Goiekirentzat, izan ere 25. urteurrena ospatzera goaz. 1993an, eskualdeko udal, enpresa, sindikatu eta beste hainbat eragileren eskutik Goierriko Ekimena sortu zenez gero, eskualdeko egoera sozio-ekonomikoaren garapenerako eragile nagusietako bat bilakatu gara. Gaur egun 19 udalerrik osatzen dute Garapen Agentzia eta lau arlo estrategiko lantzen ditu: Industria, Turismoa, Ekintailetza eta Gizartea eta Ingurumena. Irakurri gehiago ...