Urte oparoa izan da 2018a ekintzailetasunari dagokionez, enpresa sorrerari eta honi dagokion lanpostu sorrerari dagokionez. 33 enpresa sortu dira Goierrin, eta honi esker 52 lanpostu zuzen sortu dira eta proiektu horiek guztiak martxan jartzeko egin den inbertsioa 917.980 eurokoa izan da.
Aurtengo urtea oso garrantzitsua da Goiekirentzat, izan ere 25. urteurrena ospatzera goaz. 1993an, eskualdeko udal, enpresa, sindikatu eta beste hainbat eragileren eskutik Goierriko Ekimena sortu zenez gero, eskualdeko egoera sozio-ekonomikoaren garapenerako eragile nagusietako bat bilakatu gara. Gaur egun 19 udalerrik...
Efizientzia energetikoaren jardunaldia antolatu dute Goieki eta Goilan-ek Goieri Valley elkarteko enpresei zuzenduta. Sentsibilizazio jardunaldi honetan zehar Goierri bailaran ingurugiroarekiko apustua egin duten enpresek euren esperientziak kontatuko dituzte bertaratzen direnei euren enpresetan efizientzia energetikoaren garrantziaz ohartarazi asmoz.
Irakurri gehiago ...
Goiekik, eskualdeko garapen agentziak, Lazkaon, Ordizian eta Bareak merkatarien elkarteekin eta eskualdeko udaletxe guztiekin elkarlanean, doako energia ikuskaritzak egiteko aukera eskainiko die, kostuak aurrezte aldera, Goierriko eskualdeko merkatari guztiei. Izena emateko epea ostegunean amaituko da, hilak 15. Plazak mugatuak dira...
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.