Araban sartu da gaur goizaldean 23. Korrika, eta han igaroko du egun osoa. Arabar Errioxa eta Trebiñu zeharkatuko ditu eguerdira bitarte, eta gauean, 22:00ak aldera, Gasteizera iritsiko da. Jarraitu zuzenekoa albisteari klik eginda.
Epaileen puntuetan aurreneko biak oñatiarra eta leitzarra izan dira Aztiriko sariketan. Entzuleen gustukoena, olaberritarra. Elkartea beteta, bertso-giro bikainarekin jokatu da kanporaketa
Larunbatean, 34. Sanjosetako jaialdian omendu zuten trikitilari zaldibiarra. Musikako kide ugari izan ziren Jose Luis Etxeberriaren alboan, tartean zaldibiarrak eta goierritarrak.
Leku askotako haur mailako 147 judokak parte hartu zuten, tartean hainbat legazpiarrek. Hurrengo urteko edizioari begira jarrita daude, eta kadete mailako beste txapelketa bat egitea pentsatzen ari dira.
Bihar beteko ditu Zuhaizti Gizarte Zentroak 36 urte. Urteurrenaren harira, hainbat jarduera egin zituzten aurreko astean. Bihar, hamaiketakoa eta antzerkia izango dira.
Legazpiko Muruazpi elkartean jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa. June Aiestaran beasaindarra ere sailkatuta dago finalerako.
Goierriko sei gazte asanbladaren artean antolatu dituzte, eta Ordizian eta Beasainen izango dira. Bi eguneko egitaraua dute.
Markel Olano beasaindarra bigarren doa Gipuzkoako zerrendan, eta Xabier Barandiaran ataundarra seigarren.
Nafarroan jaioa eta hazia da Judit Garcia Llorens, nekazal ingeniaria formazioz, eta abeltzain eta gaztagile lanbidez. Olaberriko Etxeberri Goikoa baserrian du orain bizitokia, eta lantokia.
Gaztaiñaditxulo eta J. Aranburu gaztandegietara bisitak egingo dira. Gaztaren Interpretazio Zentroan ordutegi zabala izango dute. Haur eta gazteentzat ekintza bereziak, Gaztelekuan.
112 bikote lehiatu ziren, horietako 11 mistoak eta emakumezkoak.
Larunbatean jokatu zen Xabier Mendizabalen Oroimenezko XI. Mendi Lasterketa Arriaranen. Ibilbide luzea (23 km) 125 mendi korrikalarik osatu zuten, eta laburra (11 km) 95 lagunek. Sailkapenak eta bideoa, albiste barruan.
Hasi da Dantzari-Txiki denboraldia. Gaur Zegaman eta Zaldibian Dantzari-Txiki egunak ospatu dituzte eta hemendik aurrera ere herriz herri arituko dira Goierriko dantzari txikiak kaleetan oinak astintzen.
Tramiteak on line egin behar dira, eta hori egiten lagunduko dute KZ Guneko langileek. Apirilaren 15ean hasiko dira ematen zerbitzua. EH Bilduk berriki agertu du kezka Mugiren inguruan
Donostiako Altza auzoan, larunbatean jokatu zuten finala Aritz Maiorak, Josu Soberonek eta Oinatz Aranburuk. Txulobi-2 taldeko bikotea 30-22 gainditu dute.
Zeraingo Oiharte sagardotegiko sagardoarekin egin dute txotxa. 80 bat pertsona bildu dira festara.
19:00etan hasiko da. Jai batzordeak bizilagunak deitu ditu antolakuntzan parte hartzera.
Hainbat boluntarioren laguntzarekin, Laubiden eta Azokan egin zuten janari bilketa larunbat goizean elkarteko kideek. Astean zehar herriko ikastetxeetan ere bildu zituzten elikagaiak, "Ikasle bat kilo bat" lelopean.
23. Korrikako 767. kilometroan korrika eginez eskerrak eman dizkiete Errigoraren sustatzaileek eskariak egin dituzten herritar guztiei.
'El valle del hierro' du izenburua, eta Planeta argitaletxeak sortu berri duen NdeNovela zigiluarekin argitaratu du. Aurkezpena Latxartegi aretoan izango da, 19:00etan.
Olaberria, Beasain eta Lazkao artean kokatzen da Beñat Azketa pilotariaren bizitza. Otsailean San Frantziskoko Euskal Jaian izan da pilotan jokatzen.