Hasi dituzte Gernikako Arbola plazako lanak Urretxun
Hasi dituzte Urretxun Gernikako Arbola plaza berritzeko lanak. Hasiera batean estalitako gune bat sortzea zen Udalaren asmoa, baina bizilagunekin hitz egin ondoren, asmo hori atzera bota zuten. Gainontzeko lanek ordea, aurrera jarraituko dute. Bereziki bi lan burutuko dituzte. Batetik, plazako harmailak berrituko dituzte eta bestetik, hondatutako lurzorua ere aldatuko dute.