Herriko merkataritza bultzatzeko ekimen ugari antolatu ditu Ordizian merkatari elkarteak astebururako. Herriko hogei dendak kalera aterako dituzte euren produktuak. Bitartean, pintxoa eta ardo kopa euro eta erdian edateko aukera izango da tabernetan....
Gipuzkoako Zero Zabor taldeak martxoaren 20an Zubietan (Gipuzkoa) egingo duen flash mob-aren berri emateko bilera egingo dute bihar Beasaingo Ostadar dantza taldearen lokalean (Oriamendi kalea, 10). Bilera 20:00etan hasiko da. Zubietan eraikiko dute...
Goierriko enpresa eta erakundeetako 50 bat ordezkariekin bildu da Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, diputazioaren lau urteotako balantzea egin eta «eskualdearen lehiakortasunaren inguruko debatea» zabaltzeko. Elkarrizketan ekimenaren baitan egin zuten bilera, Goierriko Berrikuntza Gunean. Bisita, «Goierriko enpresen sarea hobeto ezagutzeko» ere baliatu nahi zuela azaldu zuen Olanok. Ahaldun nagusiaren hitzetan, «Goierriren egitura batez ere industriala» da lehiakortasunaren bidean, «berrikuntza teknologikoan eta kudeaketa aldetik inbertsioak» egin behar dituzte enpresek. «Ikuspegi ekonomikotik, espainiar merkatua gainbehera doa eta gure enpresek gero eta gehiago atera behar dute kanpora» Olanoren ustez. Nazioarteratze prozesu hori ordea, «ez da enpresena bakarrik, gizarte osoarena da». Etorkizunari begira, Landagipuzkoa programarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Baita Krisiaren Kontrako Planean enpresentzako jasotzen diren laguntzekin ere.
Segurako Kultur Astearen barruan, umeentzako ekitaldi ugari izango dira datozen egunetan. Bihar, Laiotz herri eskolako ikasleek Zerain, Zegama eta Lemoakoen aurrean ikuskizuna eskainiko dute, 15:00etan. Ostiralean berriz, mozorro festa egingo dute ordu...
Zegamako herritarrek energia garbia sortzen parte har dezakete aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamenduak Zegamako bi eraikin publikotan jarri dituen panel fotoboltaikoen emakida 25 urterako eskuratuta. Zegamarrek ez ezik, Elgoibar, Oñati eta Zarauzko bizilagunek ere har dezakete parte ekimen berritzaile horretan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Donostian Carlos Ormazabal diputatuak eta lau herrietako alkateak. Tartean zen Edurne Albizu Zegamako alkatea. Eguzkiaren argia jaso eta aprobetxatuz «energia garbiaren kultura» bizilagunen elkarteetara, erakunde publikoetara eta industria eraikinetara zabaltzea da ekimenaren helburua, Ormazabal diputatuak adierazi duenez. «Gipuzkoa eraginkortasun handiko eta CO2 isuri gutxiko ekonomia bihurtzea, eta kanpotik ekartzen ditugun erregai fosilekiko menpekotasuna murriztea du helburu ekimen honek». Carlos Ormazabalen ustez, eraikin publiko eta pribatuetan eguzki panelak jarrita energia sortzeko sistema hori zabaldu egingo da: «Gipuzkoan industria fotoboltaikoa sortzea bultzatuko du, eta ondorioz jarduera, lanpostuak eta aberastasuna sortuko dira krisi larriko une honetan». Bilera hilaren 10ean Garapen Iraukorreko diputatuak nabarmendu du proiektu honetan inbertitzea «segurua, errentagarria eta gaur egungo aurreikuspeneko baliabideetan inbertitzearen parekoa» dela. Proiektuan herritarrak eta gizarte eragileak inplikatu nahi dituztenez informazio ekitaldi batzuk antolatu ditu diputazioak lau herri horietan. Zegaman hilaren 10ean egingo dute bilera, eta Edurne Albizu alkateak eta Carlos Ormazabal diputatuak ez ezik, Javier Zarraonandia ingurumen zuzendariak ere parte hartuko [...]
CAF enpresak 129,6 milioi euro irabazi zituen iaz, 2009an baino %4,3 gehiago. Hala eman dute jaktiera enpresa beasaindarreko zuzendariek. Emandako datuen arabera, iaz 4.518,9 milioi euro fakturatu zituen enpresak. Emaitza horiek, nazioarteko merkatueta...
1936ko Gerra Zibilean «faxisten kontra hil ziren legazpiarrak» omentzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoan Legazpin. Liburu bat aurkeztuko dute, baina horrez gain, oroigarri plaka bat eta Ormakioko frontea egon zen lekura ibilaldia ere antol...
Pasa den larunbatean egin zen Goierri K.E.aren egoitzan Gaztetxoen II. Xake Txapelketa. 50etik gora gaztetxok hartu zuten parte, Urretxu, Zumarraga, Legazpi,...