Araman gozogintza ikastaroa egiten aritu dira bost herritar. Matxoan bukatu zuten kurtsoa, sei larunbatetako jardunaren ondoren. Aramako tabernako Anne Otegik erakutsi dizkie postregintzaren sekretuak.
Etzi, larunbata, Bilbon egingo den Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain lelopeko manifestaziora joateko autobusa jarri dute Lazkaon. 15:30ean irtengo da Itzala tabernaren paretik. Txartelak Herrikoa, Alboka, Giroa eta Martin taberneta...
Gipuzkoako XIII. Ezti Lehiaketa egingo dute igandean (apirilak 3) Zegamako frontoian, Erlezain Egunerako prestatuta duten egitarauaren barruan. Ezti argi, ezti ilun eta milalore erako eztien lehiaketa izango da eta bailarako txapelketetan saritutako eztigileek parte hartu ahal izango dute bertan. Lehiaketari 10:30ean emango diote hasiera eta bukaera 12:30ean. Txapelketako sariak, 13:30ean banatuko dituzte Zegamako pilotalekuan bertan. Ezti Lehiaketaz gain, beste hainbat ekitaldi ere prestatu dute iganderako. 11:30etan esaterako, ezti dastatze gidatua egingo dute Silvia Cañas adituaren eskutik. Ordurako jada erakusgai egongo dira pilotalekuan Euskal Herriko gozogileen gozoak eta pastelak. Eguerdiko hamabietatik aurrera Durrunbak Zegamako kaleak zeharkatuko ditu eta bertako pilotalekuan bukatuko du ibilaldia. Omenaldia urteko erlezainei Eguerdiko ordu batean urteko erlezainei omenaldia egingo diete. Aurten Urretxuko Felix Urzelai eta Azpeitiako Joxe Etxeberria izango dira omenduak, urteetan zehar egindako lanarengatik. 13:45etik aurrera bertaratutakoek Euskal Herriko gozogileen gozoak eta Adarragako txokolate beroa dastatzeko aukera izango dute doan eta baita eztia ere. Aukera paregabea beraz gozozaleentzat, goizean ikusitako postrea ahora eramateko. Egunean zehar hainbat erakusketez ere gozatu ahalko da. Jendearen jakin-mina asetzeko adibidez, kristalezko kaxa batzuetan erleak edukiko dituzte, erlauntzean nola bizi diren ikusi ahal izateko. Erlezaintzan erabiltzen diren tresnen erakusketa ere egongo da jarrita eta artisaurik zein produktugilerik ere ez da faltako Zegaman. [...]
Etzi arratsaldean, apirilak 2, haurren eta gaztetxoen euskal dantzen jaialdia ospatuko dute Legazpin. Gabiriako Goruntz eta Legazpiko Sustraiak dantza taldeetako kide gaztetxoenek hartuko dute bertan parte eta jaialdia 18:00etan hasiko dute, Latxartegi...
Legazpiko KZguneak apirileko eta maiatzeko ikastaroen eskaintza kaleratu du. Apirilean iGoogle, Metaposta, Wikipedia, Sinadura elektronikoa eta GIMP erabiltzen irakatsiko dute eta maiatzean aldiz, Firele, metaposta, Blogger, Writer, Wriava eta twitter ...
Herenegun osoko bilkura luzea ospatu zuten Legazpin. 13 puntu eta 3 mozioko bilkura izan zen, eztabaida bat baino gehiago piztu zuena. Hasteko, Udalak etxebizitza partikularretan su detektagailuak jartzeko udal laguntza onartu zuen. Honekin, 65 urtetik gorako herritarren etxeetan su eta ke detektagailuak jarriko ditu Udalak. Instalazioak Udalak ordainduko ditu eta erabiltzaileek mantenua soilik ordaindu beharko dute. Honez gain, detektagailuak jarriko dituen enpresak etxe-jabeei prebentzio ikastaro bat emango diete eta etxeen krokisak ere egingo dituzte, suhiltzaileek izan ditzaten. 370 etxe ingurutan jarriko dituzte instalazio hauek. Bigarrenik, San Juan eskolak lagatzeko hitzarmenari baiezkoa eman zion udalbatzak. Urtatza Zaharpeko 40 H.E.ko hitzarmenean aldaketa bat ere adostu zuten. Inguru honetan egitekoak diren eraikinetan 12 etxebizitza egitetik 18 egitera igaroko dira, irabazi maila berarekin. Igogailuaren obrako baldintza ekonomikoen aldaketa bat ere onartu zuten eta baita kamioiak aparkatzeko garraioaren oinarrizko eremuaren antolaketarako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra aldatzea ere. Lan hauek, hala ere, geldirik daude egun. Ogasun arloan, Telefonica Moviles España eta Vodafone España enpresek herriko airea erabiltzeagatiko tasa ezartzearen aurka abiarazi dituzten helegiteetarako abokatua eta prokuradorea izendatu zituzten. Hainbat herritan jarri dituzte helegiteak eta hori ikusirik, udalen defentsa Gipuzkako Foru Aldundiak eramango du. Azkenik, Telleriarte auzoan Udalak salgai jarri zuen Segura-Jauregi etxea berriro ere merkatura ateratzea [...]
Odol emaile direnei eta etorkizunean izateko prest dauden guztiei deialdia egin die Itsasondoko Udalak. Astelehenean, apirilak 4, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoak herrian izango dira odola ateratzeko, udaletxe azpian 19:00etatik 21:00etara. Emaile ...
Korrika 17 girotzeko eta laguntza biltzeko ekitaldiak antolatu dituzte Lazkaon datozen egunotarako. Etzi, larunbata, dirua biltzeko itsulapikoak eta mahaiak jarriko dituzte plazan, eta erromeria giroa izango da dantzari eta trikitilariekin, 18:30etik...
Etxeko hondakin organikoa bereizita biltzeko birziklatze prozesuan ari diren herritarren «lana» eskertzeko Sasieta Mankomunitateak gai horrekin egindako konpost zakukada bana oparituko die. Datorren astean hasiko dira lur-gozo zakuak banatzen. Aurrez...
Beasaingo CAFentzat azpikontratatuta lan egiten duen One garbiketa enpresako langileak protestan ari dira, euren “eskudideen defentsan”. Lehen soldatak aldatzen saiatu ziren moduan, orain egutegia aldatu nahi dietela salatu dute. Baita “beharrik izan gabe” langile bat kalean uztea ere, enpresak irabaziak baititu. Enpresarekin “negoziazio bideak etenda” daudela diote eta “konbenioak dioena betetzeko” besterik ez dutela eskatzen.
Bihar arratsaldean odola emateko aukera egongo da Legazpin. Gizarte Zentroan izango da hori, ohiko moduan, 18:00etatik 20:00etara. 18 urtetik gorako legazpiar guztiek dute odola emateko aukera.
Pasa den asteburuan hasi ziren Osinalde sariketarako saio puntuagarriak, Aztiri elkartean. Larunbat honetan berriz, Argi Berri elkarteak antolatzen duen sariketaren txanda izango da. Hamalaugarren urtea beteko du saio honek eta sei bertsolari gaztek ...
Urretxuko Gernikako Arbola plazako lanak aurrera doaz. Eserlekuak moldatuko dituzte eta honekin batera arkupetako lurzorua hobetuko dute.
Herri Kontuen Euskal Auzitegiak argitaratu berri duen txosten baten arabera, Ordiziako Udalak ez zituen kontratazio administratiboko hainbat arau bete 2007an. Auzitegi horren arabera, orokorrean legea bete dela aitortzen badute ere, hainbat arau hauste jasotzen dira txostenean. Besteak beste, zenbait langile eta zerbitzu kontratatzerakoan erabilitako prozedura ez zela egokia izan dio auzitegi horrek. Kontratazioen arloan, zortzi funtzionario hartzeko garaian, ez dela «berdintasun, gaitasun eta meritu printzipioak» betetzen direnik bermatu esan du auzitegiak. Hala, udalak hainbat kasutan ez duela «kontratazio administratiboaren araudia bete» dio Kontu Auzitegiaren txostenak. Batetik, «kontratu bat kreditu egoki eta nahikorik gabe adjudikatzea» leporatzen dio udalari; bestetik, kontratu bat «negoziazio bidez egitea, dagokion lehiaketa eta publizitaterik egin gabe». Sozietate publikoei dagokionean berriz, kontratazio gehienak legea betez eta modu egokian egin badira ere, San Jose egoitzaren kasuan salbuespena ikusten dute. Kontu auzitegiak ebatzi duenez, «2007ko ariketan ez zen kontratazio arloa erregulatzen duen araudia bete». Hainbat gomendio ere egiten ditu, barne kontrol sistemari eta kudeaketa prozesuari dagokionean, kontabilitatea, pertsonala, kontratazioa eta subentzioak gainbegiratzeko. Bestalde, urte horretan 12.000 euro banatu zituzten udalaren plantillako 74 langileen artean, eskainitako zerbitzuen ordain moduan. Kopuru hori ordea, ez dagoela Euskal Funtzio Publikoari Buruzko Euskal Legean aurreikusten diren ordainsarien artean jasota dio kontu auzitegiak. Udal kontuen egoera [...]
Jackeline Urlak hitzaldia emango du bihar, martxoak 31, kultur etxean, 19:00etan. Urla antropologian doktorea eta Massachusetseko Unibertsitateko irakaslea da. Estatubatuarra izan arren, euskararen gainean hainbat lan eta ikerketa egin du. Joan den ...
Asteburu honetan Garagardo Festa ospatuko du Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak Legazpin. Bigarren urtea da elkarte honek jaialdi hau antolatzen duena eta iaz bezala, Urbeltz pilotalekuan egingo dute aurten ere. Festa dirua biltzeko helburuz antolatzen dute, eta diru horrekin proiektu berriei ekiten diete. Iker Conejo elkarteko kideak dioenez, «maiatzeko klasikatik aparte, iaz mendiko bizikleten trabesia bat ere antolatu genuen. Aurten proiektu gehiago ere baditugu. Batetik, ekaina erdialdera egin nahi den jubenilen errepideko lasterketa bat, Aztirin egitekoa. Bestetik, negu aldera egiteko ziklo kross proba bat». Oraindik ere ideia hauei forma ematen ari dira baina Garagardo Festako diruak proiektu hauek garatzen lagunduko du. Bihar irekiko ditu ateak feriak eta igande gauera arte luzatuko da. Garagardoarekin batera, afariak ere emango dituzte Urbeltz pilotalekuan, eta igandean baita bazkariak ere. «Bestelako giro bat sortzeko balio dezake» dio Conejok. Ukondoa, saltxitxak, purea eta postreak jasotzen ditu aurtengo eskaintzak. 25 euroko menu berezi bat ere jarriko dute. Egunero 18:00etan irekiko dute gunea, igandean izan ezik. Egun honetan 13:30etik egongo da zabalik. Ziklo kross taldea Trabesia antolatzeaz gain, ziklo kross talde bat ere sortu zuten iaz. «Talderik ez zegoenez, ziklo krossean aritzen zirenei laguntzea erabaki zen. Arropa eman zitzaien eta mediku azterketak eta federatu fitxak ordaindu zitzaizkien» dio Conejok. Arropa [...]
Oripavi elkarteak gurasoei zuzendutako programako saioa egingo du bihar arratsaldean. Konturatzea argitzan izena eman diote bilkurari eta Rupa Rodriguezek gidatuko du. 18:00etan bilduko dira kultur etxeko ikastaro gelan.