Zubietako errauste plantaren aurkako ‘flash mob’-aren inguruan bilera bihar
Gipuzkoako Zero Zabor taldeak martxoaren 20an Zubietan (Gipuzkoa) egingo duen flash mob-aren berri emateko bilera egingo dute bihar Beasaingo Ostadar dantza taldearen lokalean (Oriamendi kalea, 10). Bilera 20:00etan hasiko da. Zubietan eraikiko dute...
Gipuzkoako Zero Zabor taldeak martxoaren 20an Zubietan (Gipuzkoa) egingo duen flash mob-aren berri emateko bilera egingo dute bihar Beasaingo Ostadar dantza taldearen lokalean (Oriamendi kalea, 10). Bilera 20:00etan hasiko da.
Zubietan eraikiko duten errauste planta egiteko moratoria eskatu nahi du Zero Zabor taldeak ekimen honekin. 2000 lagun bildu nahi dituzte bi aste barru Zubietako erremonteko frontoian, dantza eginez «denbora» eskatzeko. Dagoeneko 200 lagunetik gora dira izena emandakoak eta 40 dantzari inguru prest agertu dira hainbat herritan Mikel Erguienek egin duen koreografia erakusteko. Montetxio koruak eta Ken7 taldeko Eñaut Elorrietak jarri diote ahotsa abestiari eta letra Egoitz Lasa aktore eta gidoilariak egindu.
Edonori irekitako ekintza
2000 pertsona biltzeko herririk herri bilerak egiten ari dira Zero Zabor taldekoak, bertan parte hartu nahi duten dantza talde, elkarte, banako eta gainerakoei koreografia erakutsi eta jendeak ikas dezan. Interneten ere zintzilikatu dute informazioa Zero Zabor taldearen webgunean eta baita hainbat entsegutako bideoak ere.
Zubietarrei elkartasuna adierazteko eta atez-atekoari omenalditxoa egiteko ere aprobetxatuko dute flash mob-a, bi urte igaro baitira Usurbilen sistema martxan jarri zutenetik.