Latxartegiko igogailua martxan dago
Jada martxan dago Legazpin Latxartegi eta Juanastegi auzoak lotzen dituen igogailua. 18 metroko bidea eginez, igogailuak bi auzo hauek banatzen dituen malda gainditzen du. Negu partean 7:00etatik 22:00etara eskainiko du zerbitzua eta hau ordubete gehi...
Jada martxan dago Legazpin Latxartegi eta Juanastegi auzoak lotzen dituen igogailua. 18 metroko bidea eginez, igogailuak bi auzo hauek banatzen dituen malda gainditzen du. Negu partean 7:00etatik 22:00etara eskainiko du zerbitzua eta hau ordubete gehiagoz luzatuko da uda garaian. Juanastegi aldean 40 metroko igarobidea egin dute, igogailua kalearekin lotzeko. Abuztuan hasi zituzten eraikitze lanak.