Aurten hasi nahi dituzte Arkartealden 35.000 metro koadroko industrialdea eraikitzeko lanak. Ordiziak eta Aramak muga egiten duten tokian dago eremu hori eta bi herrietako alkateek parte hartu dute gaur, aurkezpen ekitaldian. Egitasmoa, «aberastasuna eta lana sortzeko aukera» ona dela aipatu eta bi udalen eta lurjabeen arteko «elkarlana» azpimarratu dute. Eremuak 35.000 metroko azalera hartzen badu ere, erdia baino gutxiago (15.732 m2) izango da eraikitakoa. Izan ere, 7.700 metro koadroko gune libre bat eta 1.600 metroko berdegune bat ere egingo dituzte. Industriarako eta hirugarren sektorerako bideratutako gunea, zazpi zatitan banatuko dute. Hala, 20 bulego hartuko dituen eraikin bat eta tamaina ertaineko pabilioi industrial ugari egingo dituzte, beste lau gunetan banatuta. Horietako bi pabilioi, errekaz bestaldera geldituko direnak, Ordiziako eta Aramako udalen esku geldituko dira. Arkarte baserriak berriz, bulegoetarako eraikin moduan jarraituko du. Urbanizazio lanak egiteko, 2,9 milioi euroko aurrekontua aurreikusi dute. Urbanizazioarekin batera, bideak, aparkalekuak eta gune berdeak egingo dituzte. Baita Oria errekaren alde batean eta bestean gelditzen diren guneak batuko dituen zubi bat ere. Proiektua martxan jartzeko izapide administratiboek luze jo dute, aurreko legegintzaldian hasi baitziren proiektu hori bideratu nahian. Baina behin oztopo horiek gaindituta, aurten lanekin hastea espero dute. «Egoera ekonomikoak laguntzen badu aurten bideratzeko moduan» izango direla azaldu [...]
Jada martxan dago Legazpin Latxartegi eta Juanastegi auzoak lotzen dituen igogailua. 18 metroko bidea eginez, igogailuak bi auzo hauek banatzen dituen malda gainditzen du. Negu partean 7:00etatik 22:00etara eskainiko du zerbitzua eta hau ordubete gehi...
Urteroko legez, eta inauteriak iritsi direla aprobetxatuz, beldurrezko eraikin bihurtuko da asteburuan Beasaingo Gaztelekua. Aurten, hotel itxura emango diote Gaztelekuari, eta ostiraletik aurrera hainbat ekintzetan parte hartu ahalko dute gazteek. Ei...
2008ko ekainaren 3an Mariartz parean Abiadura Handiko Trena egiteko lanak oztopatzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute bi gazterentzako. Desordena publikoak egitea leporatzen diete. Mariaratzen zegoen aparkalekuaren sarreran hormigo...
Xabier Mendiguren idazlearen arabera, «goierritarrentzat oso inguru hurbileko nobela da Sakoneta». Izan ere, eskualdea hartu du eszenatoki gisa, eta Abiadura Handiko Trena gaitzat. Mendigurenen azken lanean Sasiondon elkartuko dira ertzainak, kazetariak, ekologistak, agintariak… eta AHTa egiteko desjabetu duten Sakoneta baserrian tiroka hartuko ditu guztiak baserritarrak. Iazko uztailean Aitzuloetako Aurkariak taldeak Itsasondoko meatzetan egin zuen ekintza izan du buruan beasaindarrak nobela idazteko: «Aurretik ere banuen zerbait buruan, baina Sakoneta idazteko aitzakia horrek eman zidan. Berez, Sasiondo ez da benetako izen bat, baina hori sortzeko Itsasondo izan nuen buruan». Guztira 48 atalez osatuta dago nobela, pertsonaia bakoitzaren sentimenduak eta gai sozialak erritmo azkarran lotuz eta kontatuz. Denbora gutxian gertatzen zen ekintza kontatu nahi izan du oraingoan Mendigurenek, eta hogeita lau orduko epean gertatzen dira ekintza guztiak nobelan. «Tita-tita doan nobela bat da, azkar eta arin, pertsonaia askorekin eta ekintza guztiak denbora tarte motzean gertatzen dira», zehaztu du. Erreala eta «esperpentoa» Nobelak, sakonean, «arazo errealak» lantzen ditu, «gatazka sozial bat, AHTarekin eta horren inguruko obrekin eta egiazko pertsonaiak izan daitezkeenik osatua». Kontatzeko tonua ordea, ez dela errealismo sinegarri batena dio, «bai parodiarena, karikaturarena. Barre egiteko nobela da, egoerak muturreraino eramanda daudelako». Horregatik dio Mendigurenek Sakoneta, «errealismoti esperpentora» doala. ‘Sustatu.com’-etik paperera Azken hilabeteetan sustatu.com [...]
Zelai Arizti kultur etxean egin dute aurkezpena, aretoa bete dute gastronomoaren senitarteko eta lagunek.
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrena dela-eta, joan den larunbatean grabatu zuten lipdub-a ikusgai jarri dute dagoeneko. Herriko hainbat elkartek eta ehunka lagunek bat egin zuten ekimenarekin eta bideoan ikus daitekeen moduan, grabazioa jendetsua et...
Hiru partida jokatuko dituzte azken jardunaldietan bezala. Final laurdenetako azkenekoa izango da gaurkoa. Datorren astean final erdiak hasiko dituzte eta finala martxoaren...
zingizango.com • Legazpiko ezker abertzaleak herri programa lantzeko bilera deitu du. Martxoaren 3an, 19:00etan izango da, Kultur Etxean.