Larrialdi zerbitzuetako murrizketak salatzeko greba ari dira egiten Beasaingo eta Zumarragako anbulategietan
Beasaingo eta Zumarragako osasun zentroetan greba egiten ari dira EAG Etengabeko Atentzio Gunetako langileak. Zerbitzuetan hainbat murrizketa egin ditu Osakidetzak, asteburuetan pediatria zerbitzua kenduz eta haurren arreta Etengabeko Atentzio Guneetako medikuen esku utziz. Larrialdi zerbitzuetako langile kopurua ere murriztu egin dute eta egungo langile kopuruarekin ez dela behar bezalako arretarik eskaintzen salatu dute langileek. Erabaki guztiak “inposizioa” izan direlako erabaki dute greba egitea: “Osakidetzak ez du negoziatzen, inposatu egiten du eta langileekin eta gaixoekin kontsultatu gabe ezarri ditu neurriak”. Erabakiaren ondorioz EAGtako langileen lan egoerak txarrera egiten du Beasaingo anbulategiko langileen arabera. Egun, 17:00etatik 08:00etara eskaintzen dute larrialdi zerbitzua bi anbulategietan. Osakidetzak hartutako erabakiaren ordea, 24 orduko zaintzak egin beharko dituzte asteburuetan eta jai egunetan. Pediatra falta arazo larria da “Legazpiko larrialdi zerbitzuak kentzean, eta Ordizian, Lazkaon eta Urretxun zerbitzuak gutxitzean, larrialdi denak Beasainen eta Zumarragan pilatzen dira, eta orain gainera langile murrizketarekin arazoa areagotu egiten da”. Beasaingo anbulategiko langileek ordea, pediatria saileko arazoa nabarmendu dute. Pediatra bakoitzak 900 haur ikuskatzen ditu orain eta aurrerantzean mila izatea nahi du Osakidetzak. “Erabaki horrek aurrera egiten badu, Etengabeko Atentzio Guneetako langileon egoera oraindik okerragoa izango da. Haurrak guk hartatu beharko ditugu eta gu ez gara espezialistak». Aste honetan egin duten moduan, bi [...]
Beasaingo eta Zumarragako osasun zentroetan greba egiten ari dira EAG Etengabeko Atentzio Gunetako langileak. Zerbitzuetan hainbat murrizketa egin ditu Osakidetzak, asteburuetan pediatria zerbitzua kenduz eta haurren arreta Etengabeko Atentzio Guneetako medikuen esku utziz. Larrialdi zerbitzuetako langile kopurua ere murriztu egin dute eta egungo langile kopuruarekin ez dela behar bezalako arretarik eskaintzen salatu dute langileek.
Erabaki guztiak “inposizioa” izan direlako erabaki dute greba egitea: “Osakidetzak ez du negoziatzen, inposatu egiten du eta langileekin eta gaixoekin kontsultatu gabe ezarri ditu neurriak”. Erabakiaren ondorioz EAGtako langileen lan egoerak txarrera egiten du Beasaingo anbulategiko langileen arabera. Egun, 17:00etatik 08:00etara eskaintzen dute larrialdi zerbitzua bi anbulategietan. Osakidetzak hartutako erabakiaren ordea, 24 orduko zaintzak egin beharko dituzte asteburuetan eta jai egunetan.
Pediatra falta arazo larria da
“Legazpiko larrialdi zerbitzuak kentzean, eta Ordizian, Lazkaon eta Urretxun zerbitzuak gutxitzean, larrialdi denak Beasainen eta Zumarragan pilatzen dira, eta orain gainera langile murrizketarekin arazoa areagotu egiten da”. Beasaingo anbulategiko langileek ordea, pediatria saileko arazoa nabarmendu dute. Pediatra bakoitzak 900 haur ikuskatzen ditu orain eta aurrerantzean mila izatea nahi du Osakidetzak. “Erabaki horrek aurrera egiten badu, Etengabeko Atentzio Guneetako langileon egoera oraindik okerragoa izango da. Haurrak guk hartatu beharko ditugu eta gu ez gara espezialistak».
Aste honetan egin duten moduan, bi aste barru eta apirileko lehen astean greba egingo dute langileek eta zerbitzu minimoak eskainiko dituzte. Datozen egunetan mahai sindikala elkartu eta bilera egingo dutela ere aurreratu dute: “Adostasun minimo batera iristeko aukerak daudela ikusten badugu utzi egingo ditugu grebak”.
ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta ordea, mobilizazioak egingo dituzte martxoaren 22, 23 eta 24an Osakidetzako langileek. Osasun alorrean dagoen antolaketa faltaren eta azken murrizketen harira mobilizatuko dira. Oraindik ez dute zehaztu zein protesta mota egingo duten.