Demode Quartet ahots laukote nafarrak izen bera duen ikuskizunaren euskarazko bertsioa taularatuko du etzi, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian. Patxi Barco aktore ezaguna da antzezlan “dibertigarri” honen zuzendaria. Antzerki ikuskizun honetan a capella egindako “bertsio alaiak” entzun ahal izango dira, pianoz, biolaz, kaxoi flamenkoz eta koreografiaz lagundutakoak. Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruko saioa da biharkoa. Demode Quartek taldea Iruñean sortua da, eta Joli Pascualenak, Mikel de la Fuentek, Iker Huitzik eta Mikel Espinalek osatzen dute. Laurek dituzte musika arloko ikasketak, eta aurrez hainbat talde eta abesbatzatako kide izanak dira. Laukoteak beraien itzalari edo abestien itzalari barre egiten ikasi dute ikuskizun honekin, eta egiten dituzten interpretazioak «originaltasun dosi handia» dute. Aretha Franklin, Michael Jackson, Queen edota Madonnaren bertsioak egiten dituzte saioan.
Joan Inazio Hartsuaga idazle tolosarrak euskarari buruz hitzaldia egingo dute bihar, osteguna, Ataunen. Atauniker kultur elkarteak antolatuta Euskarak ba al du etorkizunik? gaia erabiliko du. Hitzaldia etzi 19:30ean hasiko da udaletxeko areto nagusian....
Joan den astean elkarbizitza eta biodibertsitatea lantzeko helburuarekin hainbat ekintza burutu zituzten Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolan. Ekimen sorta horri bukaera emateko igandean, martxoaren 6an, Zuhaitz Eguna ospatu zuten. Joxe Goikoetxea Eskola Agenda 21eko ordezkariaren hitzetan jende ugarik parte hartu zuen, «giro ezin hobean» eta beraz, oso gustura daude herri eskolakoak jasotako erantzunarekin. Igandean goizeko bederatzietan herriko plazan elkartu ziren haurrak, gurasoak eta irakasleak. Guztira 85bat lagun eta Juan Mari Aldanondo buru zutela ibilalditxoa egin zuten herrian zehar hainbat zuhaitz ezagutzeko helburuarekin. Lehendabizi erreka ondoko landaretza ikuskatu zuten eta ondoren, Gorri baserriaren inguruan ibili ziren. Bertan haritzak, lizarrak, urkiak eta makalak bezalako zuhaitz autoktonoak ikusi zituzten. Baita kanpotik ekarritako Insignis pinua bezalako zuhaitzak ere. Ondoren herrigunera jaitsi eta zuhaitzak landatzeari ekin zioten. Txomenarena parkean madroño bat landatu zuten, futbito ondoko lorategian bi arte eta Gurutze Berri eta Zigor auzoetan berriz, hogei bat haritz. Joxe Goikoetxeak jakitera eman duenez, aurten zuhaitzak herrigunean landatzeko erabakia hartu dute «haurrek zein helduek egunez egun zuhaitz horien jarraipena egin dezaten». Talo tailerra Eguerdi partean Zuhaitz Egunean parte hartutako lagunek zein beste zenbait herritarrek talo tailerra egin zuten. Asko izan ziren ore zati bat hartu eta taloa egitera animatu zirenak. Besetak berriz, aldamenetik begira eduki zituzten. [...]
Idiazabalgo ezker abertzaleak bulegoa ireki du herrian herri programa osatu asmoz. Ezker abertzaleko kideen hitzetan ekimen horren bidez herriko sektore desberdinengana eta herritarrengana gerturatu nahi dute. «Idiazabaldarren ekarpenez osatutako h...
Emakume langilearen nazioarteko eguna atzo bazen ere ofizialki, Gaintzan larunbatean ospatuko dute. Oteñe jatetxean afaria egingo dute herriko emakumeek, zapatuan 21:00etan. Izena biharko eman behar da jatetxean bertan edo telefonoz hots eginda (943 8...
Segurako Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatuta Uzturre (Tolosa) mendira irteera egin zuten joan den igandean. Haurrek eta helduek osatutako taldea 8:30ean elkartu zen herriko plazan, eta gogotsu abiatu zen mendirantz. Behin gora iritsitakoan Uztur...
Korrikaren aldeko Gipuzkoako I. Mus Txapelketa jarri dute abian. Lehendabizi herrietan egingo dituzte kanporaketak eta finala apirilaren 9an izango da Donostian. Goierrin Ordizian, Ataunen, Idiazabalen, Seguran, Gabirian, Mutiloan , Ezkio-Itsason et...
Zaintzailearen autolaguntzari buruzko ikastaroaren bigarren saioa ostiralean, martxoaren 9an emango dute kultur etxeko Oria aretoan, arratsaldeko hiruretatik zazpietara bitartean.
Legazpiko ezker abertzaleak herri programa lantzeko bigarren bilera egingo du. Pasa den astean egin zuten lehena, eta bigarrena bihar egingo dute, 19:00etan kultur etxean. Euskara, kultura, kirolak eta gazteria puntuak landuko dituzte, eta ezkertiar et...
Azken txanpan sartu da Goñiren omenezko XX. pilota txapelketa. Gaur eta datorren astean egingo diren finalerdietan erabakiko baitira aurtengo finalistak.
Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak urteko batzarra egingo du etzi, hilak 11, Barrena kultur etxean, 19:00etan. Oianguren parkearen egoeraz, etorkizunaz eta udalak elkarteari eskatutako epaitegi gastuei buruz ariko dira. Urteko ekintzak, balantze eko...
Beasaingo eta Zumarragako osasun zentroetan greba egiten ari dira EAG Etengabeko Atentzio Gunetako langileak. Zerbitzuetan hainbat murrizketa egin ditu Osakidetzak, asteburuetan pediatria zerbitzua kenduz eta haurren arreta Etengabeko Atentzio Guneetako medikuen esku utziz. Larrialdi zerbitzuetako langile kopurua ere murriztu egin dute eta egungo langile kopuruarekin ez dela behar bezalako arretarik eskaintzen salatu dute langileek. Erabaki guztiak “inposizioa” izan direlako erabaki dute greba egitea: “Osakidetzak ez du negoziatzen, inposatu egiten du eta langileekin eta gaixoekin kontsultatu gabe ezarri ditu neurriak”. Erabakiaren ondorioz EAGtako langileen lan egoerak txarrera egiten du Beasaingo anbulategiko langileen arabera. Egun, 17:00etatik 08:00etara eskaintzen dute larrialdi zerbitzua bi anbulategietan. Osakidetzak hartutako erabakiaren ordea, 24 orduko zaintzak egin beharko dituzte asteburuetan eta jai egunetan. Pediatra falta arazo larria da “Legazpiko larrialdi zerbitzuak kentzean, eta Ordizian, Lazkaon eta Urretxun zerbitzuak gutxitzean, larrialdi denak Beasainen eta Zumarragan pilatzen dira, eta orain gainera langile murrizketarekin arazoa areagotu egiten da”. Beasaingo anbulategiko langileek ordea, pediatria saileko arazoa nabarmendu dute. Pediatra bakoitzak 900 haur ikuskatzen ditu orain eta aurrerantzean mila izatea nahi du Osakidetzak. “Erabaki horrek aurrera egiten badu, Etengabeko Atentzio Guneetako langileon egoera oraindik okerragoa izango da. Haurrak guk hartatu beharko ditugu eta gu ez gara espezialistak». Aste honetan egin duten moduan, bi [...]
Imuntzo eta Beloki trikitilari bikoteak Gezurra ez da egia diskoa egin du. Aurkezpen orokorra bihar, osteguna, 11:00etan egingo dute Elkarren Donostiako aretoan. Datorren astean Zaldibian –bertakoa da Eleuterio Jauregi Beloki– zuzenean entzuteko au...
Altzagan Olagi landa-etxea bihar, osteguna, inauguratuko dute, 11:00etan. Goiturreko bazkide egin da nekazalturismoa, eta lehengo sagardotegiaren ondoan ireki dute ostatu zerbitzua emateko establezimendua. Inaugurazio ekitaldian Goierriko udaletako, al...
Bihar, martxoaren 10ean energia garbiari buruzko batzarra egingo dute udaletxean arratsaldeko zazpietan. Bertan Edurne Albizu Zegamako alkateak, Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatuak eta Aitor Orena Zerga eta Finantza Politikako zuzendar...
Hirurogei-bat lagunen aurrean atera zen igandean Lehengo Aztiri liburua kulturgintzaren plazara eta auzotarren eskura. Jose Luis Ugarte eta Aitor Azpiazu ikertzaileek landu eta Legazpiko Burdinola elkarteak argitaratu du ia 300 orrialdeko lana. Aztiriarrek irrikaz itxaroten zuten liburua igande eguerdian eskuratu ahal izan zuten Aztiri-Bat elkartean. Langintza oparoa eta luzea izan du argitara irten aurretik. Ugartek gogoratu du Burdinola elkartearen arreta guneetako bat Aztiria izan dela betidanik. «Legazpi inguruko auzoei buruzko lanak egiten hasi ginen duela hainbat urte, Brinkola, Telleriarte… Eta orain Aztirikoa iritsi da», esan zuen Ugartek. Liburuaren atzean denbora askoko dedikazioa dago; «hasieran ez genuen pentsatzen hainbesterako lana egiterik, baina jakingai asko atera da». Artxiboetan araka aritzeaz gain etxez etxe ibili dira. Berrikuntza ugari aurkeztu ditu Lehengo Aztiri liburuak Aztiriaren eta bere eremuaren gainean. Batetik, sorburuaren hipotesia; bi mila urte atzerago hastapena nolakoa izan zitekeen adierazten duten hariak lotu dituzte; Aztiri izenaren -iri osagaia, herrixka harresitu edo gotortua adieraz lezakeena; burdingintzaren garrantzia –zepadiak, peabideak, haizeolak, meategiak, karobiak eta harrobiak–, edo pasabide funtzioa bete duen lepoa izatea. Done Jakue bidea handik zihoan aztarnak ere atera dituzte, ermitaren gurpena Santa Marinari izatea tartean. Ermita zaharraren kokapen zehatza finkatzerik ez dute lortu, baina gaur egun Santamarina piñurie deitzen den basoan zegoela ziurtatu [...]
Ataun San Martinen dagoen errotako ubidea 1589an egina dela adierazten duen harria azaleratu dute. Hareharrizko pieza laukizuzen batean (zabalean 40 bat zentimetro, altuan 20 ba), Errota Zar errotara zihoan ubidea noizkoa den adierazten duen glifo grabatua (harrian inskripzioa) da San Martingo plaza berritzeko obretan aurkitu dutena. XVI. mendean datatutako inskripzioa du, harrian zizelkatua. Elizaren albotik igarotzen zen ubidean aurkitu dute langileek. Presatik Errota Zar etxeraino zihoan aldaparoa lurrez eta hondakinez beteta zegoen, eta husten ari zirela egin zuten topo duela 422 urte jarritako harriarekin. San Martin eliza ondoko plaza berrian eraiki duten iturriaren alboan jarri dute glifoa. Errota Zar elikatzen zuen ubide-aldaparo sistema nondik nora zihoan bereizteko harlauzekin desberdindu dute zorua, baita ere. Inskripzioak honako testua dauka: Ese hovra se izo en el año de MDLXXXIX seiendo incado rregidores. [Obra hori 1589 urtean egin zen agintariek kokatuz]. Jatorriz pieza bat baino gehiago izango zirela uste dute aditu batzuek, testuak segimena izan dezakeelako.
Azken 22 urteetan 1.488 pertsonatan murriztu da Legazpiko biztanleria. Udalaren webgunean dauden datuei erreparatuz gero, 1989 urtean 10.172 biztanle zituen Legazpik. 2010 urtean aldiz, 8.684 pertsonek osatzen dute Legazpiko gizartea. Hauetatik 4.457 g...
Legazpi Zine Klubak bi emanaldi egingo ditu asteburu honetan. Lehena etzi egingo dute. Nothing Personal, Urszula Antoniak zuzendari poloniarraren filma proiektatuko dute, 22:15ean Latxartegi aretoan. Filmak neska gazte holandar baten eta gizon heldu ir...