Martxan da Ordiziako VII. Piropo lehiaketa
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak zortzigarren urtez antolatu du lagunarteko egoera informaletan ligatzeko euskarazko esamoldeak sustatzeko Piropo Lehiaketa. Martxoaren 28an, datorren astelehenean, zabalduko dute lanak jasotzeko epea, eta apirilaren...
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak zortzigarren urtez antolatu du lagunarteko egoera informaletan ligatzeko euskarazko esamoldeak sustatzeko Piropo Lehiaketa. Martxoaren 28an, datorren astelehenean, zabalduko dute lanak jasotzeko epea, eta apirilaren 15ean bukatuko da. Hamalau urteko edozein gaztek parte har dezake lehiaketan, bi mailatan bereizita: A maila (14-16) eta B maila (16 urtetik gorakoak). Oinarriei buruzko informazio gehiago Euskara Zerbitzuaren webgunean aurki daiteke.
Honako piropoak gailendu ziren aurreko lehiaketetan:
-’Zurea gorputza! Bestea zakurraren putza’
-Gatza ere gozatuko zenuke!
-Iturrira etorri nahi Bartolo?
-Harrapau ezkeo…!
-Egun eta gau, zu bezalakorik eztau!
-…hitzik gabe uzten nauzu
-Azala horrelakoa bada, nolakoa izango da mamia!