Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak zortzigarren urtez antolatu du lagunarteko egoera informaletan ligatzeko euskarazko esamoldeak sustatzeko Piropo Lehiaketa. Martxoaren 28an, datorren astelehenean, zabalduko dute lanak jasotzeko epea, eta apirilaren...
Sustraiak Dantza taldeak Larrain eta Kapela dantzen ikastaroak finkatu ditu. Entseguak bihar hasiko dituzte eta saioak ostegunetan eta zapatuetan egingo dituzte, 20:00etan eta 17:00etan, hurrenez hurren. Dantza taldearen egoitzan egingo dituzte. Urte h...
Etzi gauean Zine Klub emanaldia egingo dute Legazpin. Andrea Arnold zuzendari britainiarraren Fish Tank filma egongo da ikusgai, 22:15ean hasita. Igandean, gainera, La llave de Sarah filma ere proiektatuko dute, Gilles Paquet-Brenner zuzendariarena. 19...
Legazpiko Udalak EcoEuskadi 2020 Euskadiko Garapen jasangarrirako Estrategian parte hartuko du. Agenda 21eko Herritarren foroaren bidez egingo du hori, bihar, 18:30ean udaletxeko areto nagusian. Euskal Autonomia Erkidegoa 2020. urtean jasangarriagoa iz...
Gaur goizean Garagune berri bat aurkeztu dute Legazpiko Aizkorri kaleko 16. atarian. Desgaitasun intelektuala duten pertsonen garapena trebatuko dute bertan, ahalmenak eta dohaiak landuz. 8 erabiltzailerekin hasiko dira lanean. Ines Rodriguez Garaguneko erabiltzaileak eta Arantxa Salaberria erabiltzaile baten senitartekoak hitza hartu dute aurkezpenean. Salaberriak «betidanik eta aspalditik adimen urritasuna duten pertsonenganako azaldu duen begirunea eskertu» dio Legazpiko herriari. Legazpin adimen urritasuna duten pertsonen integrazioaren aldeko ibilbidea laburbildu du, eskolarizatzea, Gureakeko lantokia edota erretiro garaiean behar dituzten zerbitzuak aipatuz. Garaguneak, erretiratuta dauden eta lan sisteman euren burua kokatzen ez duten pertsonei eskainiko die zerbitzua. Erabiltzaileentzako «arreta pertsonalizatuagoa» eskaintzen duela azaldu du Salaberriak. «Bertuteak potentziatzeko aukera ematen du». Ezaugarri bat ere nabarmendu du: «erabiltzaileei eurei galdetzea zein diren beraien ametsak». Familiaren ikuspuntutik, «beraiek gustura ikusten ditugun heinean, gu ere gustura gaude, lasaiago» esan du. 232 metro koadro inguruko gunea da Legazpin ireki dutena eta bertan, sukaldea, egokitutako komunak, orotarako bi gela, egongela bat eta laugarren gela bat daude. 4 begirale izango ditu oraingoz eta 8 erabiltzailerekin hasiko du bidea, guztiak ere Ordiziako zentrotik bideratutakoak. Goyeneche fundazioaren, Kutxaren, Atzegiren, Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da. Erabiltzaileen nahien araberako programak landuko dituzte, beti ere pertsonen eta dohaien garapena bilatuz. Juan Riberak, Goyeneche [...]
Misioen Lagunen kideek haitiarrek egindako margolan bat jaso dute Leire Atxegaren eskutik.
Asteburu honetan, Oñatiko Duatloia ospatu da, Distantzia Motzeko Duatloian Euskadiko Txapelketa izan dena.
Irra-Hegoa kultur astearen barruan komunikabideen gaia ari dira lantzen egunotan. Atzo paperezko prentsaren etorkizuna eta sare sozialetan euskararen presentzia izan zituzten hizpide lau gonbidatuek: Mikel Etxeberria Radio Kultura Internet bidezko irratiko kideak, Pantxika Maitia Kanaldude tokiko telebistako ordezkariak, Luis Fernandez Interneten adituak eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak. Otamendik aipatu zuen azken hamar urte hauetan komunikabideen kontsumoaren krisia ematen ari dela, zeina Estatu Batuetan hasi eta pixkanaka Europara hedatu den. «Juxtu hazten ari ginenean, lehenagotik zetorren krisi soziologikoari krisi ekonomikoa gainjarri zaio eta guretzat hiltzailea izan da bere eragina». Otamendiren hitzetan salmentetan eta harpidetzetan ez dute horrenbesterainoko alderik nabaritu, baina bai ordea, publizitatean. Publizitate komertzialaren galeraren ondorioz milioi bat eta berrehun mila euro gutxiago fakturatu dituzte bi urtean. «Kopuru hori ikaragarria da gurea bezalako enpresa batentzat». Ondorioz zenbait neurri hartu behar izan dute. «Pentsatu genuen ordea, krisiak-krisi ezin ginela geldirik egon eta herrialdeetako Hitzak jarri genituen abian». Interneten ere egin dituzte esku-hartze berriak, sare moduko batean. «Ezin dugu utzi krisiak behar lukeena baino gehiago eragiten. Gerrikoa estutuz eta irudimena pixka bat landuz ari gara aurrera egiten». Paperezko prentsa «larri» Fernandezek paperezko prentsa «krisian eta egoera larrian» dagoela esan zuen. Krisia ekonomikoa izateaz gain orokorra ere badela aipatu zuen eta agintariei ez [...]
Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea eta idazlea atzo hil zen Donostian, 76 urterekin. Zaldibian jaioa zen, 1934ko abendauren 15ean. Jakin aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera. Ondoren UZEI elkartean lan egin zuen urte askoan, eta Udako Euskal Unibertsitatearen kolaboratzaile izan zen. Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean izendatu zuen euskaltzain urgazle; 1981ean aditza lantzeko batzordean lan egin zuen. Dibulgaziora eta jakintzaren zabalkundera bideratu zuen Mendizabalek sorkuntza lanaren zati handi bat. Euskararen gramatikaz hainbat liburu argitaratu zituen 1956az geroztik, Lardizabalen euskara moldetik abiatuta. Gramatika txikia euskeraz (Euskera batuan) atera zuen 1972an. 1980an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Autonomi Estatutua itzuli zuen, eta elizen arteko Biblia euskaratzeko lan-taldean ibili zen. Itzulpegintza landu zuen Mendizabalek, Inmanuel Kant-en Prolegomenoak, Emile Durkheimen Hezkuntza eta Soziologia, edota Lau Ebanjelioak euskarara emanez. 1990eko hamarkadan arlokako hiztegiak prestatzeari ekin zion. Kirol hiztegiak argitaratu zituen (atletismokoa, futbolekoa eta pilotakoa) 1994an; hirigintzakoa urte berean. Fernando Mendizabalen hileta elizkizuna gaur, asteazkena, egingo dute Donostian, Atotxako Frantziskotarren parrokia-elizan, 18:00etan.
Osakidetzak igo egingo du pediatra bakoitzak artatu beharreko gaixo kopurua eta erabakiak gizartean eragin handia izango duela diote pediatrek. Beasaingo anbulatorioan lan egiten duen Josi zudaire pediatrak ere hala uste du, eta gurasoei erabakiak sor...
Ordiziako ezker abertzaleak gogoratu du larunbatean, martxoak 26, bukatuko dela herriko buzoietan banatutako inkestak jasotzeko epea. Inkesta hori Udal eta Foru Hauteskundeetarako herri-programa osatzeko banatu zuten, herritarren ekarpenak jaso asmoz. ...
Ahoz aho ahozkotasunaren III. jaialdiaren saioa nagusia izango da ostiral arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan. Aste guztian ari dira Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako ikasleak ipuin kontalariren baten saioekin gozatzen, baina ikuskari...
Herri minez hiltzen direnak hilezkor bihurtzen dira. Hala dio pasa den astetik Legazpiko udaletxearen atzealdean ikus daitekeen oroimenaren plakak. 36ko gerraren garaian EAJren Legazpiko buru izan zen Estanislao Gisasolaren hitzak dira; ondo laburbiltzen dute azken egunetan Legazpin burutu dituzten ekintzen zentzua. Pasa den igandean Ormakiora egin zuten ibilaldiak itxi du 36ko gerran faxisten aurkako borrokan hil ziren legazpiarrak eta haien senideak omentzeko ekintzen egitaraua. Ez dira bukatu ordea ikerketak, argitaratu berri duten liburuak hizketarako gai asko emango baitu oraindik Legazpiko sukaldeetan. Gerraren biktimak omendu dituzte, dramatismoetan erori gabe, eta ikasgaia burdinezko plaka batean iltzatu dute udaletxean. Ormakio inguruan eman zieten pasa den igandean ekintzei amaiera. 1936. urtean leku hartan prestatu zuten milizianoek Legazpiren lehen defentsa, eta Zegamatik zetozen nazionalekin ere han izan zituzten lehen borrokak. Pasa den igandean berrehun bat legazpiar bildu ziren, txalapartaren, bertsoen eta txistu hotsen laguntzaz, orduan gertatutakoak ezagutzeko asmoz. Aitor Ibañez de Garatxana, Jose Luis Ugarterekin eta Iñaki Iurrebasoren koordinazioarekin, Legazpi 1936 ekimenean lanean aritu da. Berak azaldu zuenez, «trintxerak jada ez dira existitzen, ez dira kontserbatu. Faxistak Zegaman zeuden, eta defentsa lerroa Ormakiotik Ormaiztegira luzatzen zen. Pinudian ibilita, lubakien arrastorik soma daiteke, lurrean dauden franja modura». Pinuek eta mendi pistek gerra eskenatokia itxuraz aldatu dute. [...]