Moda desfilea antolatu du Bareak elkarteak larunbat arratsalderako
Herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko eta indartzeko helburuarekin lan egiten jarraitzen du Bareak elkarteak. Helburu hori lortzeko asmoz, moda desfilea antolatu dute larunbat arratsalderako. Elkarteko bazkide diren hogei dendetan, udaberrian eta udan salgai egongo diren produktuen aurkezpena egingo dute moda erakustaldiarekin. Elkarteko merkatariek martxan jarritako ideia da desfilearena, eta herritar eta goierritar guztiei irekia izango da. Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dute pasarela, eta 18:00etatik aurrera egingo dute desfilea Donostiako modelo eskola bateko modeloek. Argazkiak erakusleihoetan Denetariko produktuak erakutsiko dituzte ekitaldian, eta adin ezberdinetakoentzako jantziekin. Agnes, Truk, Ol-Laia, Andreak, Cortes, Itak, Kux-Kux, Malda, Mirari, Pergola, Zuretzat, Naia, Aranburu, Rainbow, eta Otea arropa dendek eta Siboney dendek parte hartuko dute ekimenean. Argi eta Jauregi optikek udako betaurrekoen kolekzioak erakutsiko dituzte eta Fashion ileapaindegiko langileek modako orrazkerak. Desfileak irauten duen bitartean, eta aurretik eta ondoren, beste hainbat ekintza ere antolatu ditu Bareak elkarteak. Ekintza horiekin batera hainbat zozketa ere egingo dituzte desfilera gerturatzen direnen artean. Aste honetan zehar errifak ere banatuko dituzte elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean. Xerbera eta Batzokia jatetxeetan otordu bana zozkatuko dute errifetan. Zozketa desfilearen amaieran egingo da. Imanol Aristi eta Kike Biguri arduratuko dira desfilearen aurkezpena egiteaz. Desfileko irudiak Alzuri eta Fotoetxe argazkidendetako kideek aterako dituzte, [...]
Herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko eta indartzeko helburuarekin lan egiten jarraitzen du Bareak elkarteak. Helburu hori lortzeko asmoz, moda desfilea antolatu dute larunbat arratsalderako. Elkarteko bazkide diren hogei dendetan, udaberrian eta udan salgai egongo diren produktuen aurkezpena egingo dute moda erakustaldiarekin.
Elkarteko merkatariek martxan jarritako ideia da desfilearena, eta herritar eta goierritar guztiei irekia izango da. Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dute pasarela, eta 18:00etatik aurrera egingo dute desfilea Donostiako modelo eskola bateko modeloek.
Argazkiak erakusleihoetan
Denetariko produktuak erakutsiko dituzte ekitaldian, eta adin ezberdinetakoentzako jantziekin. Agnes, Truk, Ol-Laia, Andreak, Cortes, Itak, Kux-Kux, Malda, Mirari, Pergola, Zuretzat, Naia, Aranburu, Rainbow, eta Otea arropa dendek eta Siboney dendek parte hartuko dute ekimenean. Argi eta Jauregi optikek udako betaurrekoen kolekzioak erakutsiko dituzte eta Fashion ileapaindegiko langileek modako orrazkerak.
Desfileak irauten duen bitartean, eta aurretik eta ondoren, beste hainbat ekintza ere antolatu ditu Bareak elkarteak. Ekintza horiekin batera hainbat zozketa ere egingo dituzte desfilera gerturatzen direnen artean. Aste honetan zehar errifak ere banatuko dituzte elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean. Xerbera eta Batzokia jatetxeetan otordu bana zozkatuko dute errifetan. Zozketa desfilearen amaieran egingo da.
Imanol Aristi eta Kike Biguri arduratuko dira desfilearen aurkezpena egiteaz. Desfileko irudiak Alzuri eta Fotoetxe argazkidendetako kideek aterako dituzte, eta datozen hilabeteetan desfilean parte hartu duten dendetako erakusleihoetan jarriko dituzte ikusgai. Apirilean sari ekonomikoak Hilabete honetan zehar, elkarteko denda, taberna eta jatetxetan egindako erosketak txartelarekin ordaintzen dituztenen artean 5, 10, 20 eta 50 euroko sariak dituzten txartelak eskuratu ahalko dira.