Topaguneak antolatutako Laburbira ekimena zortzigarren aldiz iritsiko da etzi, hilak 6, Ordiziara, Euskara Zerbitzuaren eta Hitzaroren eskutik. Euskarazko bederatzi film labur emango dituzte antzokian, 19:30ean hasita: Maritxu, Artalde, Ondar Ahoak, Es...
Ordiziako Udalak Oporrak bakean programaren barruan Ordiziara Txernobilgo edo Saharako haurrak ekarri nahi dituzten familiei diru laguntza emango die, sorterretik Ordiziarainoko haurraren bidaiaren kostua ordaindu ahal izateko. Garapen bidean dauden he...
Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. Eguna ospatuko dute igandean Legazpin. 400 haur eta gaztetxo inguru espero dituzte antolatzaileek eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Lurralde osoko bertso eskolen arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea da topaketa honen helburua. Zazpigarren urtea da egingo dutena eta Gipuzkoa osoko bertso eskoletako ikasleak batuko ditu Legazpin, gaztetxoak oro har. Xotero Plazaola alkateak gaurko bertso eskolen «historiaurrea» gogoratu du agurko aurkezpenean, iazko jaietako pregoilariak Bittor Agirre eta Iñaki Azarola bertsolariak izan zirela aipatuz. «Horrekin, euren belaunaldiari eta Brinkolako eskolari omenaldia egin nahi izan genion» esan du. Bestetik, Olarien bertso eskolaren lana ere goraipatu du, «herrian bertsoaren presentzia ziurtatzeko eta Legazpiko haurrak bertsolaritzara hurbiltzeko egiten duten lanagatik». Gipuzkoako Bertsozale elkarteari ere eskerrak eman dizkio alkateak: «Euskarak sortzaileak behar ditu eta horretarako gogotik ari zarete lanean. Egun honetarako Legazpi aurkeztea eta zuen bidelagun izatea ohore handia da guretzako». Julen Agirreburualde Bertso Olarietako kideak esan duenez, «horrelako ekintzak indarra ematen dio gu bezalako bertso eskola txiki bati». Bertso eskola guztiek batera lan egin dezaten «garrantzitsua» dela ere azpimarratu du. «Ilusio handia egiten digu ekintza hau Legazpira ekartzeak eta ea bultzada bat ematen diogun bertsolaritzari Legazpi bezalako herri batean». Igandean 10:30ean hasiko dute eguna, parte hartzaile guztiak plazan elkartuz. 11:00etan [...]
Asteburu honetan esango diote agur aurtengo Martxon Bertsoaren egitarauari. Ostiralean bertsopaper lehiaketaren sari banaketa, eta larunbatean bat-bateko bertso saioa izango dira....
Munduaren eraginetik babesteko, etxetik atera gabe bizi den familia baten istorioa kontatzen du Yorgos Lanthimos zuzendari Greziarrak Camino pelikulan. Familiako seme-alabek ezagutzen duten errealitate bakarra etxe barrukoa da. Kanpoko errealitatearek...
Ostegun arratsaldean Urola Garaiako Lanbide Eskolaren aurkezpen hitzaldia egingo dute Legazpin. 18:30ean hasiko dute, kultur etxeko ikastaro gelan.
Bihar arratsaldean Toti Martinez de Lezea idazlearekin solasaldi irekia egingo dute Legazpin. La flor de la argoma liburuaren gainean ariko dira, 18:00etan hasita kultur etxeko areto nagusian.
Herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko eta indartzeko helburuarekin lan egiten jarraitzen du Bareak elkarteak. Helburu hori lortzeko asmoz, moda desfilea antolatu dute larunbat arratsalderako. Elkarteko bazkide diren hogei dendetan, udaberrian eta udan salgai egongo diren produktuen aurkezpena egingo dute moda erakustaldiarekin. Elkarteko merkatariek martxan jarritako ideia da desfilearena, eta herritar eta goierritar guztiei irekia izango da. Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dute pasarela, eta 18:00etatik aurrera egingo dute desfilea Donostiako modelo eskola bateko modeloek. Argazkiak erakusleihoetan Denetariko produktuak erakutsiko dituzte ekitaldian, eta adin ezberdinetakoentzako jantziekin. Agnes, Truk, Ol-Laia, Andreak, Cortes, Itak, Kux-Kux, Malda, Mirari, Pergola, Zuretzat, Naia, Aranburu, Rainbow, eta Otea arropa dendek eta Siboney dendek parte hartuko dute ekimenean. Argi eta Jauregi optikek udako betaurrekoen kolekzioak erakutsiko dituzte eta Fashion ileapaindegiko langileek modako orrazkerak. Desfileak irauten duen bitartean, eta aurretik eta ondoren, beste hainbat ekintza ere antolatu ditu Bareak elkarteak. Ekintza horiekin batera hainbat zozketa ere egingo dituzte desfilera gerturatzen direnen artean. Aste honetan zehar errifak ere banatuko dituzte elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean. Xerbera eta Batzokia jatetxeetan otordu bana zozkatuko dute errifetan. Zozketa desfilearen amaieran egingo da. Imanol Aristi eta Kike Biguri arduratuko dira desfilearen aurkezpena egiteaz. Desfileko irudiak Alzuri eta Fotoetxe argazkidendetako kideek aterako dituzte, [...]