Zaharraren gainean, berria
Hirurogeita hamabi urte igaro dira Florencio Mokoroa arkitektoak Olaran lantegia eraiki zuenetik. 1939tik tapizak egiteko ehunak lantzen zituzten arkitektura arrazionalistako eraikinean, eta aurreko astean Fernando Olaran fundatzailea eta haren sendia bizi izan ziren erakina bota zuten. Lantegiaren kontra erakita zegoen etxebizitza, eta baita lantegiko bulegoak ere. Horma, hormaren kontra. Herrian erreferente izan da beti eraikina, inguruan ez baitago halako itxurarik duen besterik. Horrenbeste urtetan auzotarren eta herritarren bistan egon diren elementuak izan dira, eta lau paretak botatzeko lanek ikusmina sortu dute. Asko izan dira azken egunetan lanek utzi duten hutsunea ikustera joan direnak. Helduenen oroitzapenek bete dute hondeamakinek egindako zuloa. Urtea amaitu aurretik, etxebizitza berriak eraikiko dituzte. Guztira 42 etxebizitza izango direla iragarri dute, eta irailetik aurrera hasiko direla obrak. Lanak amaitutakoan, berriak ordezkatuko du zaharra. Monumentu 2003tik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultur Ondare izendatu zuen Olaran lantegia 2003an. Momumentu titulua eman zioten, kulturalki zuen balioagatik. Bi urte inguru dira lantegia guztiz itxi zutenetik, eta aurreko urteko irailean amaitu zituzten barruko materialak ateratzeko lanak. Txukuntze lanak egiten ari zirela sute txiki bat ere gertatu zen barruan, baina ez zuen kalterik eragin. Egun, Beasaingo Udalarena da lantegia izandakoa, eta azken urteetan eraikinarekin zer egin daitekeen eztabaidatzen aritu dira asko. Oraindik ez [...]
Hirurogeita hamabi urte igaro dira Florencio Mokoroa arkitektoak Olaran lantegia eraiki zuenetik. 1939tik tapizak egiteko ehunak lantzen zituzten arkitektura arrazionalistako eraikinean, eta aurreko astean Fernando Olaran fundatzailea eta haren sendia bizi izan ziren erakina bota zuten. Lantegiaren kontra erakita zegoen etxebizitza, eta baita lantegiko bulegoak ere. Horma, hormaren kontra.
Herrian erreferente izan da beti eraikina, inguruan ez baitago halako itxurarik duen besterik. Horrenbeste urtetan auzotarren eta herritarren bistan egon diren elementuak izan dira, eta lau paretak botatzeko lanek ikusmina sortu dute. Asko izan dira azken egunetan lanek utzi duten hutsunea ikustera joan direnak. Helduenen oroitzapenek bete dute hondeamakinek egindako zuloa.
Urtea amaitu aurretik, etxebizitza berriak eraikiko dituzte. Guztira 42 etxebizitza izango direla iragarri dute, eta irailetik aurrera hasiko direla obrak. Lanak amaitutakoan, berriak ordezkatuko du zaharra.
Monumentu 2003tik
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultur Ondare izendatu zuen Olaran lantegia 2003an. Momumentu titulua eman zioten, kulturalki zuen balioagatik.
Bi urte inguru dira lantegia guztiz itxi zutenetik, eta aurreko urteko irailean amaitu zituzten barruko materialak ateratzeko lanak. Txukuntze lanak egiten ari zirela sute txiki bat ere gertatu zen barruan, baina ez zuen kalterik eragin.
Egun, Beasaingo Udalarena da lantegia izandakoa, eta azken urteetan eraikinarekin zer egin daitekeen eztabaidatzen aritu dira asko. Oraindik ez da gaiaren inguruko erabiki publikorik egin, baina hainbat azterketa egin dituzte jada.
Kultura alorrera zuzenduta daude azterketa horietako askoren emaitzak. Eraikina altxatu zutenetik izan duen enpresa izaerarekin jarraitzeko proiektuak ere aztertzen ari dira, baina oraindik hilabete batzuk igaroko dira estiko arrazionalistako eraikinak etorkizunean zein egitasmo hartuk dituen erabaki harte.