Antzerki Garaia zikloaren barruan, Ordizian eskainiko duten azken saioa izango da ostiral gauekoa. May Gorostiaga… Presente! antzezlana eskainiko du izen bereko aktoreak. Egilearen hitzetan, inprobisazioa eta «unean uneko magia» bildu nahi ditu ikuskizunak. 22:15ean izango da, herri antzokian. Aktore, gidoilari, zuzendari eta klown moduan ibilbide oparoa egin du May Gorostiagak. Clownclusiones izenarekin, saio ugari eskaini ditu, bai Euskal Herrian eta baita nazioarteko hainbat jaialditan ere. May Gorostiaga… Presente! antzezlanean, hazi nahi ez duen ume baten azalean jarriko da aktorea. «Inspirazioa, inprobisazioa eta unean uneko magia» dira ikuskizunaren oinarriak eta magia hori sortzerako garaian, ikusleekiko harremana bilatzen du egileak. Hala, obra «antzezten den bitartean» idazten dela dio, eskenak aurreikusi ezin den moduan lotzen baitira elkarrekin; «ea nola azaltzen diozun hori SGAEri» dio umoretsu. Sarrerak aurrez erosi nahi dituenak, Barrena Kultur Etxean izango ditu salgai.
Zumarragatik Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa abiatu aurretik Lampre taldeko txirrindulariak Irizar lantegian izan ziren asteartean, AMPO enpresarekin lankidetzan Irizarrek autobus bat jarri baitu talde italiarrarentzat. Gorka Herranz Irizarre...
Legazpiko Udalak eta Ilinti merkatarien elkarteak kanpaina berri bati ekin diote, Agenda 21eko filosofiaren barruan. Herritarren Legazpin eros dezatela, eta erosketa horiek oinez, hau da, autoa etxean utzita, egin ditzatela bultzatzea da kanpainaren helburua. Erosle eta bezeroen arteko hurbiltasuna, herri bizia eta atsegina egitea, eta osasunean eta giza harremanetan irabaztea dira jarrera honi aitortu dizkioten onurak. Kanpainak Legazpi Oinez du izena eta lau hilabete iraungo ditu. “Legazpin beti mugitu gara asko oinez. Azken urteetan, ohitura hau bultzatzeko asmoz, espaloiak zabaldu dira, kaleak oinezkoentzat egokitu dira, igogailua jarri da martxan… Oinez mugitzeko erraztasunak ematen ari dira” azaldu dute udal ordezkariek. Era berean, CO2 isurketa gehienak industriak egiten dituela dioten arren, “batetik bestera joateko gure moduak CO2 isurketa garrantzitsuak” sortzen dituela ere azaldu dute, eta horregatik, Udalaren helburu nagusietariko bat mugikortasun ohiturak aldatzeko sentsibilizazioan jardutea dela gogoratu dute. Herritarrei ere gogoeta egiteko bide eman diete. “Erosketak egiteko autoa erabiltzen baduzu, pentsatu pixka bat: Legazpin batetik bestera mugitzeko 15 minutu baino gehiago ez dituzu behar”. Oinez joatearen abantailak ere nabarmendu nahi izan dituzte, eta bide honetan laguntza ere emango dute: Ilintiko merkatariek orga bat maileguan utziko diote hala nahi duen bezeroari, aurrerantzean erosketak oinez egitera anima dadin. Orga doan eskainiko da, eta baldintza [...]
Hirurogeita hamabi urte igaro dira Florencio Mokoroa arkitektoak Olaran lantegia eraiki zuenetik. 1939tik tapizak egiteko ehunak lantzen zituzten arkitektura arrazionalistako eraikinean, eta aurreko astean Fernando Olaran fundatzailea eta haren sendia bizi izan ziren erakina bota zuten. Lantegiaren kontra erakita zegoen etxebizitza, eta baita lantegiko bulegoak ere. Horma, hormaren kontra. Herrian erreferente izan da beti eraikina, inguruan ez baitago halako itxurarik duen besterik. Horrenbeste urtetan auzotarren eta herritarren bistan egon diren elementuak izan dira, eta lau paretak botatzeko lanek ikusmina sortu dute. Asko izan dira azken egunetan lanek utzi duten hutsunea ikustera joan direnak. Helduenen oroitzapenek bete dute hondeamakinek egindako zuloa. Urtea amaitu aurretik, etxebizitza berriak eraikiko dituzte. Guztira 42 etxebizitza izango direla iragarri dute, eta irailetik aurrera hasiko direla obrak. Lanak amaitutakoan, berriak ordezkatuko du zaharra. Monumentu 2003tik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultur Ondare izendatu zuen Olaran lantegia 2003an. Momumentu titulua eman zioten, kulturalki zuen balioagatik. Bi urte inguru dira lantegia guztiz itxi zutenetik, eta aurreko urteko irailean amaitu zituzten barruko materialak ateratzeko lanak. Txukuntze lanak egiten ari zirela sute txiki bat ere gertatu zen barruan, baina ez zuen kalterik eragin. Egun, Beasaingo Udalarena da lantegia izandakoa, eta azken urteetan eraikinarekin zer egin daitekeen eztabaidatzen aritu dira asko. Oraindik ez [...]
Joseba Irazoki musikari beratarra eta Andrea Rottin txekiarrak kontzertuak eskainiko dituzte 19:00etatik aurrera.
Loinatz Musika Eskolako ikasle gazteek, hiru emanaldi egingo dituzte datozen egunetan. Lehengo saioa bihar izango da, bigarrena etzi eta hirugarren emanaldia apirilaren 15ean. Udaberriko emanaldien barruan, guztira, zazpi taldek emango dute kontzertua...
Duela hiru urte, hamar euskal artista elkartu eta Senperoko Larraldea etxean jarri zuten aurreneko erakusketa. Hasieran hamar lagun ziren; esperientziadunak batzuk, zaletasunez margotzen zutenak besteak. Pixkanaka ordea, Euskal Herriko bazter guztietako artistak batzen joan zaizkie. Talde irekia da eta Euskal Herrian artea zabaltzea dute helburu, «jendea erraz iritsi daitekeen tokietan aurkeztuta». Ez dute estilo jakin bat jarraitzen, bakoitzak bere lan egiteko modua eta teknika du. Baina gauza batek lotzen ditu denak, arte garaikidearekiko eta euren sorterriarekiko duten loturak. Ur taldea izenarekin bataiatu zuten mugimendu hura batean eta bestean ari da beraien lanak erakusten. Banaka euren obra zabaltzeko zailtasunak ikusten zituzten, Euskal Herrian «arte garaikidea ezezaguna» baita oraindik ere, elkartetik diotenez; «hori gainditzea da elkartearen gaur egungo proiektu nagusietako bat». Herriz herri egiten ari diren ibilbide horretan, hiru asteko geldialdia egin dute Ordizian. Ostiralera bitartean daude haien lanak ikusgai, Barrena jauregian. Juan Manuel Galarraga zaldibiarra da Ur taldeko kideetako bat. Lapurdin bizi da egun, eta pasa den astean, erakusketa bisitatzen izan zen, bere senideekin batera. Gustora dago, erakusketa ikustera jende dezente etortzen ari dela eta; «asko zaldibiarrak» dio. Erakusketan dituen lanetan, dantzariak, akelarre bat eta Txindoki mendia ikus daitezke. Bere lagun batek, Mikel Ibarguren idazleak egindako poema banarekin lagundu ditu bere [...]
Idiazabal eta Biasteri (Arabar Errioxa) herriak ardatz hartuta, gaztaren eta ardoaren bueltan hainbat ekitaldi egingo dituzte asteburu honetan Idiazabalen. Bertan izango da Biasteriko ordezkaritza zabala ere. Asteburuan egingo dituzten jarduera horiek duela bi urte Goierri eskualdean hasitako bidearen jarraipena dira. Ordizian ospatutako jardunaldi gastronomikoen ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko, Asturiaseko eta Kataluniako hainbat ordezkarirekin bilera egin zuten Idiazabalen, turismo destinoak eta produktu gastronomikoak lotzeko helburuarekin. Patxi Plazaola Goiturreko presidentearen hitzetan, «horren ondorioz etorri da Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak produktu turistikoak sendotzeko asmoarekin diseinatu duen gastronomia plana, eta bertan Goierriko turismoak leku garrantzitsua hartzen du». Elkarlana helburu Gastronomia plan horretan jakiak, museo gastronomikoak, merkatuak, azokak, jatetxeak eta interes berezia duten leku gastronomikoak aipatzen dira. Goierrin ere badaude eta Plazaolaren arabera, «horiek plazaratzeko kanpora atera behar da, baina gertukoekin hasi behar dugu. Ezin gara New Yorkera joan, gertukoek ezagutzen ez bagaituzte». Zentzu horretan herrietan ekintza desberdinak antolatzen ari direla esan zuen, «kasu honetan ardoa eta gazta uztartzeko asmoz. Eta horixe da Goiturrek bultzatu nahi duena, elkar-ezagutza eta elkarlana». Herritik sortzen diren horrelako ekimenak beraz, babestu egingo dituztela zioen, «baina kontutan hartu behar da ez dela Idiazabal mailako ekitaldia bakarrik, Idiabazabal bailara baten barruan baitago, Goierrin». Biasterira bisita Idiazabalen egindako bileraren eta sortutako harremanen [...]
Herri erdiguneko oinezkoen gunea modu egokian erabiltzeko egokitze lanak amaituta, aurrerantzean oinezkoentzako guneko araudia errespetatzen ez duten gidariei isunak jartzen hasiko dira udaltzainak. Zirkulario Erregelamendu Orokorreko 146. artikulua ja...
Asteburuan dantza eta antzerki saioak izango dituzte Zumarragako erretiratuek antolatu duten egitarauan.
Igande honetan izango da irteera; Gasteiztik abiatuta Kutzemendi, Lendiz eta Arrieta gainak igoko dituzte, besteak beste.