Ane Labakak irabazi du Osinalde sariko final nagusia
Ane Labaka lasartearra da Gabiriako Osinalde Elkartean egindako 40. Bertsolari Gazteen Osinalde sariko irabazlea. Entzuleen gustuko bertsolaria Endika Igartzabal izan da, eta bertsorik onenaren saria berriz, Odei Barrosok etxeratu du, epaimahaiak hala erabakita. Finalean, Gabiriako Aztiri auzoko Aztiri Elkartean sailkatutako Odei Barroso (Urruña) eta Nekane Zinkunegi (Errezil), Ordiziako Argi Berri Elkartean sailkatutako Adur Gorostidi (Larraitz) eta Endika Igarzabal (Gabiria) eta Idiazabalgo Elizalde Elkartean sailkatutako Ane Labaka (Lasarte) eta Arrate Illaro (Getxo) aritu ziren kantuan, Jokin Muruak emandako gaiei erantzunez. Koplatan aritzeko berriz, Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilari bikote gabiriarraren laguntza izan zuten bertsolariek. Afaltzen 112 lagun izan ziren. Afal ondorenean ireki egin zituzten elkarteko ateak eta beraz, guztira, 160 lagun inguru bildu ziren Gabiriako Osinalde Elkartean, larunbatean. Adin guztietako jendea izan zen sei gazteen saioa entzun eta txalo zaparradez eskertu zuena. Gabiriakoez gain, inguruko herrietako jendea ere bertaratu zen. Tartean, aurtengo Osinalde sarirako kanporaketetan izan diren bertsolariak edota iaz, finalean izandakoak ikusi ahal izan ziren. Martxoaren 26an eman zioten hasiera 40. Bertsolari Gazteen Osinalde Sariari eta hiru kanporaketen ondoren eta hemezortzi bertsolariren ahaleginaren ondoren, larunbatean bukatu zen. Datorren urtean beste hemezortzi gazteren lanaz gozatzeko aukera izango du jendeak. Antolatzaileen bilera Behin final nagusia bukatuta dela, laster bilera egingo dute [...]
Ane Labaka lasartearra da Gabiriako Osinalde Elkartean egindako 40. Bertsolari Gazteen Osinalde sariko irabazlea. Entzuleen gustuko bertsolaria Endika Igartzabal izan da, eta bertsorik onenaren saria berriz, Odei Barrosok etxeratu du, epaimahaiak hala erabakita.
Finalean, Gabiriako Aztiri auzoko Aztiri Elkartean sailkatutako Odei Barroso (Urruña) eta Nekane Zinkunegi (Errezil), Ordiziako Argi Berri Elkartean sailkatutako Adur Gorostidi (Larraitz) eta Endika Igarzabal (Gabiria) eta Idiazabalgo Elizalde Elkartean sailkatutako Ane Labaka (Lasarte) eta Arrate Illaro (Getxo) aritu ziren kantuan, Jokin Muruak emandako gaiei erantzunez. Koplatan aritzeko berriz, Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilari bikote gabiriarraren laguntza izan zuten bertsolariek.
Afaltzen 112 lagun izan ziren. Afal ondorenean ireki egin zituzten elkarteko ateak eta beraz, guztira, 160 lagun inguru bildu ziren Gabiriako Osinalde Elkartean, larunbatean. Adin guztietako jendea izan zen sei gazteen saioa entzun eta txalo zaparradez eskertu zuena. Gabiriakoez gain, inguruko herrietako jendea ere bertaratu zen. Tartean, aurtengo Osinalde sarirako kanporaketetan izan diren bertsolariak edota iaz, finalean izandakoak ikusi ahal izan ziren.
Martxoaren 26an eman zioten hasiera 40. Bertsolari Gazteen Osinalde Sariari eta hiru kanporaketen ondoren eta hemezortzi bertsolariren ahaleginaren ondoren, larunbatean bukatu zen. Datorren urtean beste hemezortzi gazteren lanaz gozatzeko aukera izango du jendeak.
Antolatzaileen bilera
Behin final nagusia bukatuta dela, laster bilera egingo dute antolatzaileek balorazioa egiteko. Urteetako ohiturari jarraituz urtarrilaren 7an elkartuko dira berriz, hurrengo txapelketa prestatzen hasteko.