Aste Santuko oporretarako Zegamako Gaztelekuak antolatutako egitarauaren barruan, asteazkenean, apirilak 20, henna bidezko tatuaia ikastaroa egingo dute 17:30etik 19:30era.
Segurako Korrika batzordeak deituta bilera egingo dute bihar, apirilak 19, kultur etxean 19:00etan. Korrikari buruzko balorazioa egingo dute lehendabizi. Ondoren Segurako diru ekarpenak izango dituzte hizpide, eta azkenik bertaratutakoen iritziak ja...
Asmube emakume elkarteak, sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzaren 12tik 19ra. Ikastaroa Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak emango du, eta Aizkorri elkartean izango da. Ikastaroan parte hartu nahi duenak Asmuben eman behar du i...
Ane Labaka lasartearra da Gabiriako Osinalde Elkartean egindako 40. Bertsolari Gazteen Osinalde sariko irabazlea. Entzuleen gustuko bertsolaria Endika Igartzabal izan da, eta bertsorik onenaren saria berriz, Odei Barrosok etxeratu du, epaimahaiak hala erabakita. Finalean, Gabiriako Aztiri auzoko Aztiri Elkartean sailkatutako Odei Barroso (Urruña) eta Nekane Zinkunegi (Errezil), Ordiziako Argi Berri Elkartean sailkatutako Adur Gorostidi (Larraitz) eta Endika Igarzabal (Gabiria) eta Idiazabalgo Elizalde Elkartean sailkatutako Ane Labaka (Lasarte) eta Arrate Illaro (Getxo) aritu ziren kantuan, Jokin Muruak emandako gaiei erantzunez. Koplatan aritzeko berriz, Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilari bikote gabiriarraren laguntza izan zuten bertsolariek. Afaltzen 112 lagun izan ziren. Afal ondorenean ireki egin zituzten elkarteko ateak eta beraz, guztira, 160 lagun inguru bildu ziren Gabiriako Osinalde Elkartean, larunbatean. Adin guztietako jendea izan zen sei gazteen saioa entzun eta txalo zaparradez eskertu zuena. Gabiriakoez gain, inguruko herrietako jendea ere bertaratu zen. Tartean, aurtengo Osinalde sarirako kanporaketetan izan diren bertsolariak edota iaz, finalean izandakoak ikusi ahal izan ziren. Martxoaren 26an eman zioten hasiera 40. Bertsolari Gazteen Osinalde Sariari eta hiru kanporaketen ondoren eta hemezortzi bertsolariren ahaleginaren ondoren, larunbatean bukatu zen. Datorren urtean beste hemezortzi gazteren lanaz gozatzeko aukera izango du jendeak. Antolatzaileen bilera Behin final nagusia bukatuta dela, laster bilera egingo dute [...]
Argi Berri elkarteko Mikel Atorrasagasti eta Antonio Insausti bikoak irabazi du Ordiziako elkarteen arteko 32. mus txapelketa, finalean elkarte bereko Aitor Calvillo eta Txomin Garmendiari 3 eta 1 irabazita. Bigarren urtez segidan lortu du Argi Berrik elkarteen arteko txapela, eta aurtengoa ez ohikoa izan da, finalean elkarte bereko mus jokalariak aritu baitira lehian. Ordiziako 10 elkartek hartu dute parte txapelketan, bakoitzak bina bikoterekin. Hauexek dira elkarteak: Altarte, Argi Berri, Jai-Alai, Azari, Boxing, Itxaropena, Goiz Aterpe, Larrun-Arri, Mendizaleak eta Txapel-Gorri.
Goierriko 17 udaletako alkateak Itsasondon elkartu dira gaur eguerdian, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldian parte hartzeko eta egun seinalatuaren oroimena plazaratzeko. ‘Itsasondo 1931-Goierri 2011. Autodeterminazioa gero eta argiago’ goiburupean eta Nazioen Mundua ekimenak bultzatuta, iaz Igartzako Manifestuarekin hartutako konpromisoa berritu dute Goierri beheko udalek. 2010ean udalbatzarretan onartu zuten herri horietan guztietan. Gaur bete dira, hain justu, 80 urte Itsasondoko Udalbatza eratu berriak autodeterminazio ariketa planteatu eta aurreneko aldiz adierazpen ofizial bihurtu zuenetik. 1931ko apirilaren 18an, igandea, Errepublika aldarrikatu zenetik lau egunera, udala osatu zuten, hilaren 12an hauteskundeetan hautatutako zazpi zinegotziek. Udala osatzeko batzarraren bukaeran “Euskal Errepublika, gainerako Iberiar Errepublikekin konfederatua” sortzeko eskaera egin zuten udalkide itsasondoarrek, “Euskal Herriaren autodeterminazioaren lehen ekintza” gisara. Adierazpen hartatik 80 urtera gogoan izan dute Goierriko gaur egungo alkateek ekimena. Ekitaldia aurkeztu duen Mikel Aramendi analista eta kazetari itsasondoarraren arabera “ekarpen politiko handia” izan zen erabaki hura. “Ekarpen haren funtsa izan zen euskaltzaletasun politikoa, iraganari bista kendu gabe, etorkizunera begira ipintzea. Izan ere, lehenbizikoz aipatzen zen herrien eskubidea herri honentzat, Euskal Herriarentzat, geroztik Nazio Batuek eta munduko komunitateak onartu dutena”, esan du Aramendik. Honako herrietako alkateek parte hartu dute ekitaldian: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain. Mutiloa [...]
Aste Santuko oporretarako Zegamako Gaztelekuak antolatutako egitarauaren barruan, apirilaren 28an, ostegunean Murgizelai parkean bazkaria egingo dute, eta ondoren gazteek hainbat jolasetan parte hartu ahal izango dute. Ainitze Azurmendi Gaztelekuko ard...
Aste Santuko oporretarako Zegamako liburutegiak prestatutako egitarauaren barruan, bihar, apirilak 19, Lupe Lekuona ipuin kontalariak Animalien ipuinak kontatuko du Zegamako kultur etxean. 17:00etan 3tik 5 urte bitarteko haurrentzako saioa egingo du...
Dantzari Txiki eguna ospatu zuten herenegun Legazpin. Korosti dantza taldeak prestatuta, hainbat herritako dantzari gaztetxoak Legazpin batu ziren, kalejirak eta dantza saioak eskaintzeko. Egun osoko jaialdiaren barruan bi dantza saio eskaini zituzten,...
Bareakeko bazkideen eskura dago elkarteko puntuak trukatu ahal izateko katalogoa. Bareak elkarteko txartelarekin lortutako puntuak opariengatik trukatu ahalko dira datorren urteko martxoaren amaiera arte. Guztira, 72 establezimendutan lortu daitezke...
Partida zaila zuten asteburuan Biok Zerbitzuak taldeko mutilek, Araberri liderraren kontra eta etxetik kanpo jokatu behar zuten eta. Arabarrak nagusi izan ziren, eta beraiek jarri zuten partidaren erritmoa; hala ere, ordiziarrak gogor saiatu ziren, eta...
Ehunetik gora izan ziren oholtza gainera igo zirenak, musikari eta dantzari artean. Aurretik erabili gabeko musika tresnak eta koreografia berritzaileak eskaini...
Iñaki Mendiluze ''Txugi''ren omenezko txapelketan Reala, Osasuna, Eibar, Alaves, Mirandes, Zarautz eta Urolak neurtuko dituzte indarrak.