Hamaikabatek udal hauteskundeetako Legazpiko zerrenda aurkeztu du
Atzo aurkeztu zuen Hamaikabat alderdiak maiatzeko udal hauteskundeetan Legazpin aurkeztuko duen zerrenda. Arantxa Arizmendi izango da zerrenda burua eta alkatetzarako hautagaia. Juan Ramon Larrañagak atzo esan zuenez, Arizmendi “hizketan denbora gutxi galtzen duen pertsona da, berehala ekimenak burutzen hasten den horietakoa”. Zuzenbidean lizentziatua da eta 2003-2007 legealdian alkateorde eta Kultura eta Euskara batzordeen arduraduna izan zen. Legealdi honetan Hamaikabaten bozeramalea izan da Legazpiko udaletxean. Larrañagak gogoratu zuenez, “taldean lan egitea gustatzen zaio, eta gertu dago protagonismoa besteekin partekatzeko”. Arizmendik berak ere hartu zuen hitza atzo. Legealdi honetako “udal gobernuaren bultzada falta” azpimarratu zuen, “horregatik, datozen urteetan udalean egiteko lan asko dagoela” aurreratu zuen. Zerrenda osatzen duen lan taldeari buruz, udal kudeaketan “esperientziadun pertsonak” daudela jakinarazi zuen, “gure etorkizunari aurre egiteko modu berriak azaltzen dituzten beste pertsona batzuek lagunduta”. Esperientzidun hautagaiak aipatzerakoan, Legazpiren garapenerako azkeneko urteetan eman diren “pausu garrantzitsuak” martxan jartzerakoan “parte hartze zuzena izan zutenak” zirela esan zuen, eta hori baieztatzeko hainbat adibide jarri zituen: Industrialdeak, 21 agenda, Lenbur, Legazpi Bai; hirigintzari dagokionak udaletxe ingurua, bariantea, Urtzazar eta Mirandaola parkeak eta beste zerbitzu batzuen arloetan Meazti Etxea, Santa Cruz zaharren egoitza, Gazte txokoa, Gaztetxea., igerilekua, etab.” “Ditugun baliabide guztiak aprobetxatuz, aurrera begiratu behar dugu, eta krisi ekonomikoak beltzez estali [...]
Atzo aurkeztu zuen Hamaikabat alderdiak maiatzeko udal hauteskundeetan Legazpin aurkeztuko duen zerrenda. Arantxa Arizmendi izango da zerrenda burua eta alkatetzarako hautagaia. Juan Ramon Larrañagak atzo esan zuenez, Arizmendi “hizketan denbora gutxi galtzen duen pertsona da, berehala ekimenak burutzen hasten den horietakoa”. Zuzenbidean lizentziatua da eta 2003-2007 legealdian alkateorde eta Kultura eta Euskara batzordeen arduraduna izan zen. Legealdi honetan Hamaikabaten bozeramalea izan da Legazpiko udaletxean. Larrañagak gogoratu zuenez, “taldean lan egitea gustatzen zaio, eta gertu dago protagonismoa besteekin partekatzeko”.
Arizmendik berak ere hartu zuen hitza atzo. Legealdi honetako “udal gobernuaren bultzada falta” azpimarratu zuen, “horregatik, datozen urteetan udalean egiteko lan asko dagoela” aurreratu zuen.
Zerrenda osatzen duen lan taldeari buruz, udal kudeaketan “esperientziadun pertsonak” daudela jakinarazi zuen, “gure etorkizunari aurre egiteko modu berriak azaltzen dituzten beste pertsona batzuek lagunduta”.
Esperientzidun hautagaiak aipatzerakoan, Legazpiren garapenerako azkeneko urteetan eman diren “pausu garrantzitsuak” martxan jartzerakoan “parte hartze zuzena izan zutenak” zirela esan zuen, eta hori baieztatzeko hainbat adibide jarri zituen: Industrialdeak, 21 agenda, Lenbur, Legazpi Bai; hirigintzari dagokionak udaletxe ingurua, bariantea, Urtzazar eta Mirandaola parkeak eta beste zerbitzu batzuen arloetan Meazti Etxea, Santa Cruz zaharren egoitza, Gazte txokoa, Gaztetxea., igerilekua, etab.”
“Ditugun baliabide guztiak aprobetxatuz, aurrera begiratu behar dugu, eta krisi ekonomikoak beltzez estali duen panorama, itxaropenaren berdez margotu behar dugu” esan zuen Arizmendik. Legealdi berriari begira, Hamaikabaten lanaren ildo nagusiak aipatu zituen:
Industria eta ekonomia berrindartzea, Hirigintza eta Etxebizitza, Mugikortasun Plana martxan jartzea, Gizarte Zerbitzuak eta Udal barne antolaketa berritzea. Hau “politika egiteko modu berrian” oinarriturik.
Hamaikabaten Legazpiko zerrendako ordezkariak.
– Vicente Garmendia.
– Lucia Areizaga.
– Iñigo Imaz.
– Amaia Herranz.
– Juan Ramon Larrañaga.
– Mirari Inza.
– Jose Antonio Lizarralde.
– Jose Luis Cid.
– Elvira Goñi.
– MªJose Perez.
– Jose Antonio Agirregabiria.
– Jose Agustin Elkorobarutia.