Igartubeiti baserri museoa irekita egongo da ostegunetik astelehenera bitartean, biak barne. Goizean 10:00etatik 14:00etara bitartean ikusi ahal izango da eta arratsaldean berriz, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Bisita gidatuak berriz 11:00etan, ...
Ezkio-Itsasoko Udalak eta Yartu kultur elkarteak gaztetxoentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. Parte hartzaileek gutxienez hamaika urte izan behar dituzte beteta. Ikastaroaren barruan, lau saio egingo dituzte: apirilaren 28an, maiatzaren 21e...
D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak bisita gidatuak antolatu ditu Ordiziako Erdi Aroko kasko historikoa ezagutu nahi dutenentzat. Ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean egingo dituzte bisita gidatuak Ordiziako hiribilduan barr...
Maiatzaren 28an Elkarrekin Eguna ospatuko dute Legazpin. Legazpi Bai ekimenak bultzatuta, herriko 25 elkartek ziurtatu dute oraingoz euren presentzia. Jardunaldi honen helburua urteetan Legazpin garatu den elkarte eta entitate ezberdinen sarea ezagutar...
Legazpiko Herrigintza Udal Promotorak Urtatza-Zaharpe auzoan egiten ari den eraikuntzan bi garaje libre saldu behar ditu. Oinarriak kaleratu dituzte jada eta eskaerak udaletxeko herritarren arreta bulegoan egin daitezke, 8:00etatik 15:00etara. Maiatzar...
Artzaintzari eta Idiazabal Gaztari omenaldia egiteko Artzain Eguna hilaren 27an ospatuko da. Egun horretan eman diote hasiera Idiazabal Gazta berriaren denboraldiari, eta aurten, Larrabetzuko (Bizkaia) Azurmendi jatetxeko Eneko Atxa sukaldariak izango da gazta ebakitzeko ohorea. Omendua, berriz, Jesus Oleaga ostalaria izango da. Idiazabal Jatorri Izendapenak ere egun hori baliatzen du 2010eko kalitate eta erregulartasun sariak emateko, eta aurten, zazpigarren urtez, Sunbillako (Nafarroa) Luis Vicente Larrarte gaztandegia jasoko du ekoizle ertain eta handiei dagokien saria, eta artzain erregularrarena, berriz, Joseba Intsausti artzain ordiziarrak jasoko du. Gaur eguerdian egin dute Donostian Ordiziako Artzain Egunaren aurkezpena, Rafa Uribarren Landa Garapeneko diputatua eta Jose Migel Santamaria Ordiziako alkatea buru zirela. Haiekin ziren Miriam Molina Idiazabal Jatorri Izendapeneko kudeatzailea eta Eneko Atxa sukaldaria ere. Molinaren arabera, 2010ean gora egin zuen Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztaren produkzioa (1,5 tona gazta ekoitzi da aurten), eta gaur gaurkoz 120 gaztagile daude izendapenaren barruan. Eneko Atxak, berriz, gazta ebakitzeko ardura izatea ohorea dela nabarmendu du, etxean beti erakutsi diotelako bertako produktuak maitatzen. Bi mila buruko artaldea herrigunean Pazko astean, datorren asteazkenean, ospatuko da Artzain Eguna, ohiko egiturarekin. Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa izango da Garagartza Plazan goizean goizetik. 11:00ak aldera, berriz, bi mila buruzko artaldea igaroko da Ordiziako herrigunetik, eta 11:15 [...]
Legazpiko alkatetzarako EAJren hautagaia Javier Iraeta izango da. Zerrenda “jende gazte eta prestatuaz” osatu dute, “zintzotasunez, gardentasunez eta ilusioz beterik Legazpi eta bere herritarren alde lan egiteko asmoz”. EAJren Legazpiko zerrenda: 1. Fco. Javier Iraeta 2. Ane Urkiola 3. Aitor Madina – Independientea 4. Eric Galvez 5. Amaia Alzelai 6. Rafa Segurajauregi 7. Xabier Larrea – Independientea 8. Aitziber Beldarrain – Independientea 9. Agustin Beloki 10. Amaia Aizpurua – Independientea 11. Felipe Etxeberria 12. Mª. Glori Martinez de Gereñu – Independientea 13. Mª. Soledad Arostegi Ordezkoak 14. Tomas Beloki 15. Olatz Urrestilla 16. Jose Luis Urteaga Hauteskunde hauetan, “aukera politiko guztiek baldintza berdinetan parte hartu ahal izatea” nahiko luke Iraetak “normalizazio politikoaren adierazle izango litzateke eta, indarkeria guztiak gaitzestuz eta bakean, denon artean etorkizuneko erronkei aurre egiteko”. “Udaletxeak, ez dago zalantzarik, hautetsiengatik kudeatuak izan behar dira, beraiena da ardura eta, baina herritarren parte hartzea geroz eta garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa suertatzen ari da: herritarrok asko duzue esateko, eta horregatik, herritarren partehartzea sustatzeko nere konpromiso zintzoa agertzen dut, dagokidan ardurari uko egin gabe, legazpiarron beharrei behar bezela erantzuteko eta erabaki egokienak hartzeko”. Iraetak azken hilabeteetan enpresariekin, merkatariekin eta elkarteekin bildu direla azadu du, “euren proiektuak eta beharrak zuzenean ezagutzeko eta ezinegon horiek [...]
Jende ugari bildu zen igandean Lizeoko patioan egin zen azokara eguraldi onak lagunduta; guztira zortzi postu jarri dituzte aurten.
Gaur arratsaldean aurkeztu dute Barrena kultur etxean Bildu koalizioak maiatzaren 22ko Udal Hauteskundeetarako aukeratu duen 16 hautagaien zerrenda. Eusko Alkartasuneko kideek, Alternatiba Eraikitzen alderdikoek, eta norbanako ezkertiar eta abertzaleek osatzen dute zerrenda, eta Igor Eguren da zerrendaburua. Aretoa bete-bete eginda zegoela egin duten aurkezpen ekitaldian, Egurenek berak eta Belen Maiza (EA) zerrendako bigarrenak hartu dute hitza. Maiza gaur egun kultur eta hezkuntza zinegotzia da Ordiziako Udalean. Eskubide guztiak bermatuko dituen egoera lortzeko elkarlana bultzatu nahi dute Ordiziako Bilduko kideek, “auzorik auzo, herririk herri, oraina euskarri hartu eta etorkizuna eraikitzeko”. Zerrendan aurkeztutako gizon eta emakumeak “urtean esparru desberdinetan lanean” aritutakoak dira, eta bide horretan “behin baino gehiagotan talka egin” badute ere, “batzen gaituena banatzen gaituena baino indartsuagoa” dela nabarmendu dute. “Ziur gaude, elkarlanean, hurkoarekiko errespetuan, gero eta indartsuagoak izango garela”. “Udalaren demokratizazioa” Ordiziako Bilduren ordezkariek “erronka berriei” egin nahi diete aurre, tartean “udalaren demokratizazioari”, eta horren alde lan egingo dutela adierazi dute. “Jarrera baztertzaileak alboratu eta udala herriaren esanera jarri nahi dugu”. Bide horretan udal batzorde berriak sortzeko asmoa azaldu dute, eta osoko bilkurak “herritarrek parte hartzeko moduko orduetan” egingo dituztela adierazi. “Parte hartzea eta gardentasuna da gure programaren funtsa. Gardentasuna kudeaketan, proiektuen garapenean, kontratazioetan, herriaren aurrean kontuak ematerako garaian”. Udalean egingo duten lehen gauza “auditoria” bat [...]
Bihar asteazkena, apirilak 19, ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan Ataungo Urbitarte sagardotegiko Demetrio Terradillos izango da 12:15netatik aurrera. Joan den astean Usurbilen aurkeztu zuten Eusko Label ziurtagiridun sagardoa izango du hizpide. ...
Igartza Monumento Multzoa ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte Aste Santuko oporretan. Ostegunean hasiko dira bisitak, eta azkena apirilaren 25ean izango da, astelehena. Bisita gidatuetan Igartzako burdinola eta jauregia ikusi ahalko dira. Egunean ...
Ekintza bereziak antolatu dituzte Aste Santuko oporretarako Eizu gaztelekuko arduradunek. Aste honetan egingo dituzte lehen ekintzak, eta jai egunen ondoren jarraituko dute. Gaur mugikorrarekin ateratako argazki rallya egingo dute, eta datorren astean,...
Nerabeentzako Balioanitzeko Zerbitzuak antolatuta, maiatzaren 2an gaztetxoen bazkaria egingo dute Euskal Herria plazan. Bihar itxiko da izena emateko epea Gazte-Txokoan. 7 euro kostako da bazkaria.
Lenbur Fundazioak Legazpiko argazki zaharren fototeka bat osatu nahi du. Horretarako legazpiarren laguntza eskatu du, herritarrei euren album edota kajoietan dituzten argazki zaharrak, Bikuña Jauregira eraman ditzaten eskatuz. “Argazki guztiak b...
Atzo aurkeztu zuen Hamaikabat alderdiak maiatzeko udal hauteskundeetan Legazpin aurkeztuko duen zerrenda. Arantxa Arizmendi izango da zerrenda burua eta alkatetzarako hautagaia. Juan Ramon Larrañagak atzo esan zuenez, Arizmendi “hizketan denbora gutxi galtzen duen pertsona da, berehala ekimenak burutzen hasten den horietakoa”. Zuzenbidean lizentziatua da eta 2003-2007 legealdian alkateorde eta Kultura eta Euskara batzordeen arduraduna izan zen. Legealdi honetan Hamaikabaten bozeramalea izan da Legazpiko udaletxean. Larrañagak gogoratu zuenez, “taldean lan egitea gustatzen zaio, eta gertu dago protagonismoa besteekin partekatzeko”. Arizmendik berak ere hartu zuen hitza atzo. Legealdi honetako “udal gobernuaren bultzada falta” azpimarratu zuen, “horregatik, datozen urteetan udalean egiteko lan asko dagoela” aurreratu zuen. Zerrenda osatzen duen lan taldeari buruz, udal kudeaketan “esperientziadun pertsonak” daudela jakinarazi zuen, “gure etorkizunari aurre egiteko modu berriak azaltzen dituzten beste pertsona batzuek lagunduta”. Esperientzidun hautagaiak aipatzerakoan, Legazpiren garapenerako azkeneko urteetan eman diren “pausu garrantzitsuak” martxan jartzerakoan “parte hartze zuzena izan zutenak” zirela esan zuen, eta hori baieztatzeko hainbat adibide jarri zituen: Industrialdeak, 21 agenda, Lenbur, Legazpi Bai; hirigintzari dagokionak udaletxe ingurua, bariantea, Urtzazar eta Mirandaola parkeak eta beste zerbitzu batzuen arloetan Meazti Etxea, Santa Cruz zaharren egoitza, Gazte txokoa, Gaztetxea., igerilekua, etab.” “Ditugun baliabide guztiak aprobetxatuz, aurrera begiratu behar dugu, eta krisi ekonomikoak beltzez estali [...]