‘Baratzeko botikina’ lelopean tailerra egingo dute larunbatean Igartubeitin
Igartubeiti baserri museoan larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan, apirilak 30, Baratzeko botikina izeneko tailerra egingo dute, 17:00etatik 18:00etara bitartean. Baratz ekologikoaren funtzionamendua izango dute hizpide. B...
Igartubeiti baserri museoan larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan, apirilak 30, Baratzeko botikina izeneko tailerra egingo dute, 17:00etatik 18:00etara bitartean. Baratz ekologikoaren funtzionamendua izango dute hizpide. Baratzeko produktuei, urtaroei eta dietei buruz ere hitz egingo dute, eta sendabelarrei buruz hainbat gauza ikasteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. 15-25 laguneko taldeak egingo dituzte. Pertsona bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu, eta familiei deskontuak egingo dizkiete Igartubeitiko arduradunek. 18:00etatik 18:30era bitartean, Igartu merienda zerbitzatuko diete guztiei doan. Bertan parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du 943 72 29 78 telefono zenbakira deituta edota igartubeiti@gipuzkoa.net-era idatzita.