[programa .pdfn]• Legazpiko Santikutz jaiak etzi hasiko dira, Andraitz saskibaloi elkarteak jaurtiko duen txupinazoarekin. Suziriaren atzetik, astelehenera arteko festa zabalduko da kaleetatik. Ostiralean kontzertuek beteko dute gaua; zapatua haurren...
Jendetza bildu du aurten ere Ordiziako Artzain Egunak. Eguraldiak eta jai giroak lagunduta, bete egin dira Ordiziako kaleak, azoka bera eta batez ere, artaldeen pasaera ikusteko. Segidan, aurtengo Idiazabal Gaztaren denboraldia zabaldu dute. Larrabetz...
Igartubeiti baserri museoan larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan, apirilak 30, Baratzeko botikina izeneko tailerra egingo dute, 17:00etatik 18:00etara bitartean. Baratz ekologikoaren funtzionamendua izango dute hizpide. B...
Haurrek nahiz helduagoek ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute opor aste honetan Txiki Txokoa eta Gazte Bidean zerbitzuen bitartez.
Oñatitik Legazpirako bidea autozalez beteko da etzi, Udanako VI. Igoeran. 15:00etan hasiko dituzte proba ofizialak, eta osotara 4,460 kilometroko bide zatia igo beharko dute gidariek. Oñatin hasi eta Udanako portuaren gainean amaituko da igoera, GI-2630 errepidean. Euskadiko eta Gipuzkoako Mendiko Txapelketetarako baliagarria izango da proba, eta baita beste zortzi txapelketetarako ere, horien artean, IV. Renault Turbo Koparako edota junior mailako hainbat kopetarako. Autoak eta gidariak 9:30etan hasiko dira Oñatin biltzen eta 13:00ak aldera moztuko dute Legazpirako bidea. Azterketa teknikoak goizean zehar egingo dituzte, eta atzetik, 13:00etan emango dute parte hartzera baimendutako ibilgailuen zerrenda. Ordu berean autoen aurkezpena ere egingo dute irteera lekuan. Lehen entrenamendu saioa, lasterketaren aurretik, 15:00etarako programatu dute. Lasterketan Goierri Garaiko hainbat pilotuk hartuko dute parte, hala nola, Jon Etxeberriak (Renault Clio Sport), Mikel Ugarteburuk (Citroen C2 VTS), Egoitz Mujikak (Peugeot 309 GTI), Eñaut Ortizek (Opel Kadett GSI), Xiker Ayerzak (Peugeot 205 GTI) eta Joanes Uriak (Opel Kadett GSI 16v). Hauekin batera Aitor Zabaleta (Lola BMW), Txus Jaio (BMW 325i), Sergi Morilla (BMW M3 E36) edota Ruben Nogueiras (Silver Car S2) ere ibiliko dira Udanako aldapetan gora ikuskizuna eskaintzen. Informazio guztia Euskadiko Rally federazioaren webgunean dago eskuragarri.
Zumalakarregi museoan larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan, apirilak 30, Aste Santuko tailerra egingo dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Bertan 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango d...
Hauteskundeetarako kanpainari begira alderdi politikoen bi herriei begira dituzten asmoen berri izango dugu, besteak beste.
Maritxu eta Bartolo antzezlana ekarriko du Glu Glu taldeak Zelai Ariztiri aretora maiatzaren 6an.
Astebetean, Mikel Serrano alkateak emandako epeen arabera, Antioko Interpretazio Zentroa eraikitzen hasteko lehenengo lanak egingo dituzte; eremua hesitu eta materialak eraman.
Instituzioetatik bultzatzen den zaborra kudeatzeko ereduez gainera, beste aukera batzuk ere pòsible direla erakustea da hitzaldiaren helburua.