Santa Anastasia festetara begirako bilerak Urretxun
Urretxuko Santa Anastasia festak prestatzeko hirugarren bilera datorren uztailaren 20an egingo du jai batzordeak. Kultur etxean bilduko dira, 18:30ean, eta herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko deia. Txosna batzordea, bere aldetik, bihar arratsaldean bilduko da, 19:30ean gaztetxean. Zumarragako festen balorazioa egiteaz gain Urretxuko festak prestatzen hasiko dira.