Euskal Herriko sagarrarekin bakarrik egindako eta Kalitatea Fundazioaren irizpideetara ekoitzita, Eusko Labeldun sagardoa dagoeneko merkatuan da. Urtearen hasieran aurkeztu zuten kalitate ziurtagiri eta bertakotasun agiriarekin sagardoa ere egingo dela, eta produktua eros daiteke dagoeneko. Goierrin Ataungo Urbitarte sagardotegia bakarrik dago, oraingoz, Eusko Labelean. Ekainaren azkenean botilatu zuten Urbitarten aurreneko gisa horretako upela, eta 9.000 botila atera dituzte. Denera 17.000 litro inguru dituzte, bi barrikatan, kalitate irizpide zehaztuen arabera ekoitzita, 20.000 bat botila. Sagardo berezituak ekarri duen mailarekin «oso gustura» dago ekoizlea. «Barrikan dagoenak oraindik goxo puntu bat du, baina edateko onenean dago. Probatu dutenek ere hala esan dute», dio Urbitarte sagardotegiko nagusi Demetrio Terradillosek. Sagardo arrunta baino «garestixeagoa» den arren, erosle sail bat gehixeago ordaintzeko prest dagoela esan du Terradillosek, «bertakoaren bermea duelako». Beste sagardoarekiko alde nagusia oinarrizko materiaren eta sagastien zaintzan dago. Kalitatearen bermea fundazioak ematea ere garrantzitsutzat du. Abadiñon (Bizkaia) kudeatzen dute. Lehengaia bertakoa lortu nahi Bertako sagarrarekin egina izan behar du Eusko Labela edukitzeko. «Aukera izanez gero bertako sagarrarekin egiten dut lan. Beti, bertakoa denean, produktua ikusi eta gehiago kontrolatzen da, hasieratik bukaerara». Sagastizaleekin, bestetik, sagar motak ugaritzeko, hobetzeko eta lehengaia bermatzeko aukera ematen du zuzeneko tratuak. «Sagastizaleari erakutsi behar diozu sagarra nola ekarri behar duen, zer [...]
Goierritar gehien-gehienak Eusko Gudarostearekin joan ziren gerrara lehen unean. Nafarroatik karlista talde bat ere sartu zen eskualdera, ‘Barandalla partida’. Anaien arteko guda’ deitu izan da 1936ko gerra. Herri bereko bizilagunak, askotan etxe bereko senideak, bi aldeetan aurkari eta arerio izan ziren. Lehen unean, hala ere, goierritar gehienak Errepublikaren aldeko tropetan sartu ziren, eta okupazioa Nafarroa aldetik sartutako errekete sailek burutu zuten. Ondoren, Euskal Herrian gerra frankistek irabazi zutenean, eta 1937ko Santoñako errendizioaren ondotik batez ere, gudari ibilitako asko Francoren aldeko gudarosteetan aritzera eraman zituzten, Miranda Ebroko kontzentrazio eremutik igaro ostean. Eusko Gudarostea 1936ko urrian eratu zen. Ordurako Goierri faxisten esku zegoen. Euskal Estatutua onartzea, Eusko Jaurlaritza eratzea eta Errepublikaren Iparreko Armadaren zati izango zen Euskal Armada gorpuztea bat etorri ziren. 1930eko hamarkadako eskakizun politiko nagusia autonomia estatutua lortzea izan zen Hego Euskal Herrian. Gerra piztuta eta frankisten erasoaldiak estatu guztira zabalduta zeudenean onartu zuen Azañaren gobernuak. Jose Antonio Agirrek lehendakari kargua hartu, eta lehen gobernua gerrari aurre egiteko osatu behar izan zuen. Joseba Rezola ordiziar jeltzalea, adibidez, Defentsa Saileko gerra idazkari izan zen. Ordurako armetara jo zuten gudari boluntarioekin eta 18-45 urteko gizonezko guztiei dei eginda osatu zuten Euskal Armada, 600-700na laguneko bataloitan. Goierritarrak Bizkai aldean Euskal Armada osatzerako errepublikazaleen [...]
Baten batek uste bazuen euskaldunon Estatu propiorik gabe euskara hizkuntza normalizatua izan zitekeela Euskal Herrian, kolpe ederra jaso du Osakidetzarako lan...
Argi Berri elkarteak urtero Ordiziako Santa Ana jaietan Goierriko Bertso Eskolaren alde jartzen duen tonbolak egin du sari berezien zozketa. Hauek dira zenbaki sarituak: DVD irakurgailua (0130); mikrouhin labea (0258); kafe makina (0729); eta urdaiazpi...
Beasaingo Udaleko gobernu taldeak Euskara eta Kultura batzordeak elkarrekin joateko erabakia hartu du, eta Igartzako eta Arana kaleko batzorde bereziak orain arte bezala mantentzea. Oporren aurretik egindako osoko bilkuran jakinarazi zuen erabakia ...
AHT Abiadura Handiko Trenarentzat trenbidea eraikitzeko obren barruan, Legorretako bide zatiko bi tunel zulatzen bukatu dutela jakinarazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzak, azpiegiturareen Gipuzkoako zatiaren eragileak. Legorretako udalerrian barrena igarok...
Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak taloaren inguruko ospakizun eta zabalkunde eguna antolatu dute, etziko, larunbata. Errota Egunean egin bezala, 10:00etan ibilaldia izango da, lehenbizi, San Martindik San Gregorio auzoan dagoen Ba...
Abuztuaren 29ra arte Goierriko Hitza oporretan izango da. Denbora tarte horretan ez da egunkaririk argitaratuko eta interneteko zerbitzua ere eten egingo da. Abuztuaren 31n hasiko da egunkaria berriro argitaratzen.
Santa Ana jaiak bukatu berritan, eta abuztuko oporren ondoren, Euskal Jaiak ospatuko dira irailaren 2tik 11ra Ordizian. Kultur ekitaldi ugari izaten da egun horietan (kontzertuak, bertso saioak…), baita Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketaren sari...
Otamotz.com-eko langileak oporretan izango gara abuztuan zehar.
Abisua jasoa zuten 08:00en aurretik ezin izango zutela feria gunera sartu festa ondorengo garbiketa lanak egin behar baitziren. Denak bateratsu iritsi ziren eta horrek sortutako eragozpenak gaindituta, eta osteguna izan arren, normaltasunez eta oso postu gutxiren faltan egin zen feria atzo. Tabernariak garbiketa lanetan, hamaiketakoak non egin? Ohiko ohiturak aldatu behar izan dituzte hainbatek. Jende guztiaren ahotan, berriz, azken bolada honetako euriteak. Produktuetan erreparatuz, sagar dultzea egiten hasi da jendea, 5,5 eta 7,5 euro artean kiloa salgai da postu ezberdinetan. Arana, udare eta sagarretara –atzo Akane motako lehenak salgai ziren– mugatzen da hemengo fruten aukera. Barazkietan, berriz, lehen eskarola kixkurrak eta atxikoriak –euro bat bakoitza– ekarri zituzten. Azken horiek jateko prest batzuk baldin badaude ere, landatzeko garaia ere bada, eta 8 euroan ehuneko sorta dago salgai. Onddoei buruz, kopuruz asko ez, baina gutxitan bezala, zeuden denak hemengoak ziren, hala nola boletus onddoak (4 kilo), gibelurdinak (10 kilo) eta zizahoriak (17 kilo). Uliako Labea komunitatekoen produktu ekologikoak Joan zen astean hasi eta astero etortzekotan dira Uliako Labea Komunitatekoak. Ekoizpen ekologikoak dituzte. Irungo Bentetan duten baserriko barazkiek, Uliako Labean egindako ogi ezberdinek eta Donostian duten dendan salgai dituzten produktuek (ezti, lekale lehor, gatz, azukre, infusio eta abar) osatzen dute eskaintza. Postuaren arduradunen [...]
Urretxu Antzuolarekin lotuko dituen tarte hau da, Beasain-Bergara errepideko lanik guztietan garestiena; 2,7 kilometro eraikitzeko 50 milioi euroko aurrekontuarekin.
Ampo Ordiziak taldea indartzea jarraitzen du datorren denboraldiari begira. Orain hiru aste Paul Healy kirol zuzendari australiarra aurkeztu ondoren, haren herrikide baten fitxaketaren berri eman dute, Kesomi Lolotongarena. Lehen lerroa indartzeko ekarri dute Lolotonga. 1.87 da luze, 122 kiloko pisua du eta 23 urte. Australiako 20 urtez azpiko selekzioarekin jokatutakoa da, eta 2009ko Junior mailako Munduko Txapelketan ere aritu zen. Lanerako grina duen jokalaria da, sendoa, eta aurkarien defentsa gainditzeko ezaugarri nabariak ditu. Azken urteetan ondoko taldeetan aritu da: Australian School Boys (2007), ACT Brunbies Runners (2008-2009), Australian IRB World Junior (2009), Canberra Royals (2008-2010) eta Brisbane Norths (2011). Abanzabalegiren itzulera Lolotonga ez da datorren denboraldirako berritasun bakarra izango. Orain urte batzuk Ordiziako klubean aritu zen Urtzi Abanzabalegi eibartarra taldera itzuli da. Abanzabalegi Hendaiara joan zen Ordiziatik, eta azken bi urteetan Bera Beran aritu da, Donostian. “Ilusioz beteta” datorrela adierazi die Ordiziako teknikariei.
Donostiako 31. Klasika txirrindularitza probak larunbatean Goierrin barrena 30 kilometro egingo ditu. Donostiatik 11:00etan abiatuko da txirrindulari profesionalen tropela, Gipuzkoan barrena 234 kilometro egin eta 16:54 aldera helmugara iristeko. Go...
Maizpide euskaltegiaren Udako 37. Ikastaroen egitarauan, uztaileko azkeneko ekitaldia gaur izango da, Lazkaon. Trikitilariekin eta bertsolariekin tabernaz taberna ibiliko dira ikasleak, 18:00etatik aurrera. Gabiriako laukoteak girotu ditu kaleak: Endik...
Goierriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak larunbat honetan, uztailak 30, N-1 errepidearen ertzean euskal presoen eskubideen defentsan egingo den aldarrikapen topaketara joateko deialdia egin du. Euskal Herriko gainontzeko errepide nagusietan bezala, Goi...