Uztaila Kulturalaren barruan, adin guztietako herritarrentzako eguna izango da etzikoa. Gaztetxoentzako poniak eta xexenak, helduentzako kale antzerkia eta guztientzako argazki emanaldia egingo dituzte egun berean. 18:30ean hasiko dituzte etziko kultur ekintzak, haurrentzako ekimenekin. Gaztetxoenek poniekin eta xexenekin jolasteko aukera izango dute Euskal Herria plazan, horretarako egokituko duten itxituran. Ordubete beranduago, 19:30ean, erraldoien eta trikitilarien konpartsa kalejiran aterako da herriko kaleetan giroa jartzera. 22:30ean hil honetako hirugarren ikus-entzunezko emanaldia egingo dute. Ikatza argazkilari elkarteko kideen lanaren erakusleiho dira emanaldi hauek, eta biharkoari 35 milimetro 25 urtetan izena eman diote. Elkartearen historiako irudiak erakutsiko dituzte bihar. 25 urte baino gehiago dira elkartea sortu zutenetik, eta kide batzuek, denbora honetako ibilbidearen argazkiak batu dituzte proiekziorako. Aspaldiko garaiak gogoratzeko aukera polita izango da bihar gauean Legazpin. 22:30ean hasiko dute proiekzioa azokan eta herritar guztiak daude gonbidaturik. 23:30ean, azkenik, Deabru Beltzak antzerki taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Ordu horretan Euskal Herria plazatik abiatuko da The Wolves antzezlan ikusgarria eta ibiltaria. Hamelingo txirularia ipuinaren «bertsio libre eta distortsionatua» da The Wolves (Otsoak) kale antzerkia. Deabru Beltzak taldeak osatu du eta taldekideek azaldu dutenez, hamalau hilabete behar izan dituzte antzezlana eta antzezlanerako behar dituzten egiturak osatzeko. Pertsonaia aurkeztu dutenez, «pianojolea da oraingoan, gizaki bitxia eta ezkerrekoa, [...]
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak –Sporti markaren bitartez– lankidetza hitzarmena sinatu dute saskibaloian jokatzen dute 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen artean kirolarekin, heziketarekin eta elikadurarekin lotutako hainbat balio txertatzeko helburuekin. D’elikatuzeko zuzendari Leire Arandiak eta federazioko lehendakari Pedro Epelde sinatu dute gaur akordioa. Lau lan-ildotan oinarrituako akordioa izango da, Arandiak azaldu duenez. D’elikatuz, aurrerantzean, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren laguntzaile bezala agertuko da. Bi erakundeak lankidetzan arituko dira entrenatzaile, jokalari eta epaileak prestatzeko jardueretan, batez ere elikadurarekin eta nutrizioarekin zerikusia duten gaietan, eta bide horretan, hizlariak bilatzen elkarlanean arituko dira. Azkenik, elikadurari, nutrizioari eta hidratarazioari buruzko eskuliburu bat argitaratzeko aukera aztertuko dute bi aldeek. Balioetan oinarrituta Epelden esanetan, Sportik markaren sorrerarekin esfortzuaren, elkartasunaren eta konfidantzaren moduko balioak sustatu nahi dituzte gaztetxoen artean.
Gipuzkoan duela hiru urtetik irekita zeuden lau mugarriketa txostenetatik bi —Goierriri zegozkionak— bukatutzat eman dituzte, mugarriak aitortzeko eta muga-lerroa onartzeko akta bateratuak sinatuta. Maiatzean burutu zuten egiteko hori Beasainek eta Lazkaok alde batetik, eta Gabiriak eta Ezkio-Itsasok bestetik. Beasaingo eta Lazkaoko udalbarrutien arteko mugaketa zehaztuta dago. Bi urteko azterketa prozesuaren ondoren, legealdiaren hondarrean sinatu zuten bi udaletako agintariek eta haiek izendatutako ordezkariek muga-lerroa zehazteko eta mugarriak onartzeko akta, maiatzaren 5ean. Bederatzi mugarrik bereizten dute bi udalerrien arteko muga, Ordiziarekiko hiruko harritik hasi eta Olaberriarekikoraino. Udal bakoitzak batzorde bana izendatu zuen 2009an, politikariek, teknikariek eta adituek nahiz gaiaz zekiten herritarrek osatuak. Foru Aldundiak egin ditu bitartekari eta ikuskari lanak. Urte hartako azaroaren 12an hasi ziren landa-ikuskapena egiten, Beasain, Lazkao eta Ordiziaren mugarrian, Galardigoenan. Gipuzkoan mugarriketa berriak egiteko lanetan, burutzeko falta ziren lau espedienteetatik bi Goierriri zegozkion. Lazkao-Beasainen kasuan, bederatzi mugarritatik bi falta ziren: 2.a, Lazkaoko hiltegi zaharraren parean —gaur egun eraitsia, bidegorriko lanengatik— zelaian goraxeago zegoen, eta gasbidea sartzeko garaian desagertu zen; eta 4. mugarria, CAFen eremuan, zentral elektrikoaren alboan. Horien kokagune zehatza bilatzeak arreta eskatu du. Akta zaharretatik eta agirietatik lortu dute batzordekideek kokapen zehatza topatzea. Hareharrizko bloke errektangular bana jarri dituzte, B eta L hizkiak zizelkatuta. Bi mugarri laguntzaile [...]
Urtemuga gerturatzen ari den adinean, Goierriko herrietan hasiak dira ekitaldiak eta oroimen historikoa freskatzeko ekimenak prestatzen. 1936ko gerra piztu zela 75 urte betetzear dira, eta efemeride esanguratsu horren harira Ataunen, adibidez, ibilaldi berezia egitea proposatu du Atauniker kultur elkarteak, uztailaren 23rako. Nafar erreketeak, Francoren aldeko altxatuen tropetan Goierrira sartu zireneko unea eta ibilaroa gogoratuko dituzte hurrengo larunbatean. Memoria historikoa gogoan goiburupean, eta gertakari lazgarri haiek ez ahazteko xedea hartuta, Nafarroako mugatik Ataunera nondik nora joango ziren errepasatuko dute. Iaz egin zuten lehenbiziko aldiz txangoa. 1936ko uztailaren 25ean sartu ziren altxatuak Ataundik barrena. Lizarrustitik aurrera ekin zuten, mendiz mendi, Ataun San Martingo herrigunera iritsi eta hura hartu arte. Datorren uztailaren 23ko txangoan paraje berberetan ibiltzeko txangoa prestatu du Ataunikerrek. Mendi ibilaldi historiko gidatua izango da, leku jakinetan azalpenak eta jakingarriak aditzeko modukoa. Lizarrustiko parketxetik oinez abiatu, eta lauzpabost orduko iraupena izango du. Lizarrustitik San Martinera Malcampo kapitainaren aginduetara erreketeek jarraitu zuten ibilbidea, eta hilaren 23an errepikatuko dutena, hauxe da: Lizarrustitik Lareora igo, Marumendi, Elorreta, Agautz, Aldasbarrena, Erremedio, Aietzio gainez gain pasatu, Bedamako zelaia, Loibideko zuloa, Ikarandieta, Urdarano, Iraan, Agerre, eta Iztatorren bukatu. Txangora edonor joan daiteke, aurretik izena emanda (uztailaren 18rako). Telefonoz hots egin behar zaio antolatzaileotakoren bati: Jexux (645 73 [...]
Urretxuko eta Zumarragako udalek sustatzen duten argazki lehiaketarako deialdia zabalik dago jada. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da.
Ehumiliak eta Goierriko Bi Handiak probak egingo dira asteburuan, eta Beasainen hainbat aparkalekutan aldaketak egingo dituzte. Igandera arte, Bernedo Eneako aparkalekuan, Gernika pasealekuan eta Esteban Lasa kalean mugatutako eremuetan ezingo da autor...
Benita Landari omenaldia egin zioten bazkarian, auzoko zaharrena da bera, datorren irailaren 29an ehun urte beteko baititu.
Irizar Taldeak 2011ko lehen seihilekoan fakturazioa %20 hazi du martxan dituen proiektu guztietan. Hazkunde handiena kanpoko plantek eman diote Irizarri, atzerrian bere salmentak %40 igo baitira. Emaitza horiekin enpresak «autobusetan erreferentzia marka» dela uste du. Etorkizunari begira enpresari «oparotasun garaia» datorkioa uste du Ormaiztegin egoitza duen enpresak. Irizarrek barne merkatua, bere merkatu osoaren %40 dela adierazi dute. Barne merkatuan, aurtengo lehen seihilekoa iazkoa baino hobea izan da. Urtea bukatzerako iazko salmenta kopurua gutxienez berdintzea espero du Irizarrek. Autobusak egiten dituen enpresa honek, %40ko merkatu kuota baino handiagoa du, bezeroenganako duen «gertutasuanari» esker. Merkatuan dagoen zalantza, egoerak eta finantziazioa lortzeko dauden zailtasunek kirisi garaiko errekuperazioa zailtzen dutela uste dute Irizarko arduradunek. Europan partaidetza kuotak mantendu egin ditu Ormaiztegiko enpresak. Mediterraneoko merkatuetan presentzia «garrantzitsua» duela aipatzen du Irizarrek argitaratutako komunikatuan. Integral autobusak zabaltzeko garaian pauso garrantzitsuak eman ditu. Autobus hori Britainia Handian, Frantzian, Herberehetan eta Polonian saldu eta salmenta osteko zerbitzua eskaintzeko kontratu bat itxi du. Eguneko hiru autobus Brasilen eguneko hiru autobuseko produkzioarekin jarraitzen du Irizar Taldeak. Lurralde horretan urte osorako produkzio kopuru honekin jarraitzeko modua eta salmenta kopurua haztea aurreikusten dute. Mexikon ere eguneko hiru autobus egiten dituzte eta salmenta kopuru horiek haztea aurreikusten dute. Irizar Taldea Marokon lanean hasi [...]
Gabiriako IV. Sasipilotari Txapelketa herrikoian 36 lagunek parte hartuko dute aurten. Ohi bezala, bikoteka eta eskuz jokatuko dute, Alkain-Buru pilotalekuan. Partaidetza aldetik markak gainditu dituzte aurten: 36 pilotarik jokatuko dute, iaz baino lau...
Orain hiru aste iritsi zen uda, eta horrekin batera, jendeak natur inguruetara joan eta otorduak kanpoan egiteko ohitura hartzen du, baldin eta patrikak horretarako aukera ematen badu. Gaurtik aurrera plan hori egiteko aukera izango da Ordiziako Oianguren parkean, izan ere, Pottoka taberna ezaguneko buru Aitor Urretak kudeatuko baitu taberna hori irailaren 30a arte. Okerrik ez bada, otamentxo batekin gozatzeko aukera izango da gaur arratsaldean, inaugurazio modura. Eguraldiak, hala ere, ez dirudi gehiegi lagunduko duenik. Udal korporazio berriak Oianguko taberna kudeatzeko deialdia egin du berriki herriko ostalari guztien artean, eta Urretari eman diote horretarako aukera. «Festak ere gainean ditugu, eta kaleko tabernan ere lan asko egongo da, baina gogo eta ilusio handiarekin heldu diot Oianguko tabernari», zehaztu du Urretak. Kalezulotik atera, eta horrelako leku batean lan egitea «pribilegioa» da Urretarentzat, eta horixe transmititzen du hizketan ari denean ere. Azken astean buru belarri ari dira Urreta eta haren ingurukoak taberna barrena eta ataria txukuntzen. Garbiketa lanekin hasi ziren, eta behin horiek egindakoan biltegia eta hozkailuak betetzen ari dira. Atzo arratsaldean ari ziren azken lan horiek egiten, eta gaurtik aurrera zerbitzua emateko moduan izango dira. Otorduak egiteko aukera Oianguko taberna egunero zabalduko dute, 11:00etan, eta harik eta bezeroak joan arte edukiko dute zabalik. [...]
Azken urteetan txosnen gunea prestatzeko jendearen inplikazioak behera egin duela eta, deialdi zabala egin dute; balorazio bilera egingo dute bihar 19:30ean gaztetxean.