Astelehenean Gazteak eta Kirola batzordeak bilera egingo du Segurako udaletxean
Segurako Udalak jakitera eman duenez, astelehenean Gazteak eta Kirola batzordeak bilera egingo du 18:30ean, udaletxean. Lehendabizi aurkezpena egingo dute. Gero funtzionamenduari edo metodologiari buruz hitz egingo dute. Hau da, batzorde bakoitzaren er...
Segurako Udalak jakitera eman duenez, astelehenean Gazteak eta Kirola batzordeak bilera egingo du 18:30ean, udaletxean. Lehendabizi aurkezpena egingo dute. Gero funtzionamenduari edo metodologiari buruz hitz egingo dute. Hau da, batzorde bakoitzaren eremua eta landuko dena izango dute hizpide. Orain arte egindakoa aipatuko dute segidan, eta oraingo udaletxeko egoera zein den ere azalduko dute. Azkenik, urte bukaera arteko aurreikuspenen berri emango dute.