Gaur iluntzean egingo dute, Hernanin, ‘Ataun of the dead’ filmaren estreinaldia, 20:00etan eta 21:00etan, Biteri kultur etxean. Ataunen girotuta dago zonbien istorioa, pertsonaia eta osagai goierritarrak barruan sartutako historia surrealis...
Legorretako Udalak eta LAB sindikatuak elkartasuna adierazi diote astearte goizean Guardia Zibilak Legorretan atxilotu zuen Abdelghaffour Bensaoula herritarrari eta senitartekoei. Magrebeko Al Kaedari laguntzea leporatuta atxilotu dute, eta inkomunikat...
Lazkaoko Udalbatzak herenegun egin zuen osoko bilkuran herriko errepresaliatu politikoen senitartekoek aurkeztutako mozioa onartu zuen, Bilduren babesarekin, eta EAJ eta PSE-EEren aurkakotasunarekin. Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatzen du testuak, Xabier Arruti iheslariaren (30 urte alde egina), etxean preso den Belen Gonzalezen, eta kartzelan diren Anitz Eskisabelen (Topasen, 450 kilometrora) eta Garikoitz Mujikaren (Alacanten, 800 km-ra) senitartekoek aurkeztua. Mozioan sakabanaketaren ondorioak nabarmentzen dira, bidaietan senideen eta lagunen bizitzak «arriskuan» jartzen dituela eta gastu ekonomiko «handiak» sortzen dituela, kasu. Presoak Euskal Herrira ekarri eta sakabanaketarekin bukatzea, gaixorik daudenak askatzea, epaiketaren zain dauden presoak behin-behinean aske uztea, zigorra beteta dutenak askatzea, legearen espetxe onurak aplikatzea, 40 urteko gehieneko espetxealdiaren legea indargabetzea, eta udaletxeko balkoian «Euskal preso eta iheslari politikoak etxera» ikurra ipintzea dira eskakizunak. Bozketan Bildu alde agertu zen, ez hala udaleko bigarren indar EAJ. Azken eskaerarekin desados dagoela adierazi du alderdi jeltzaleak ohar batean, eta orokorrean gainontzeko eskaeren aldeko agertu da. Alde batena eta araudia, zioak EAJk, aurkako jarrera argudiatzerakoan, esan du mozioan jartzeko eskatutako pankartak «presoen eskubideak bakarrik» dituela kontuan. «Udaletxeko balkoia herritar guztiena da, tartean biolentzia eta mehatxuak sufritu dituztenena eta sufritzen ari direnena, esate baterako Juan Manuel Serna zinegotzi sozialista». Bestetik, udalean indarrean dagoen ordenantza ez [...]
Udalerri bakoitzaren demografia ederki islatu zen, atzo, jai eguna ospatu zuten Goierriko hiru herrietan. Altzagan eta Gaintzan meza eta ondorengo bazkariak izan ziren osagai nabarmenenak. Lazkaon, aldiz, jende ugari ibili zen egun osoan, kalean: goize...
Asteburuan ekingo diote Lazkaoko Areria kultur gunean zinema emanaldiei. Denboraldiaren estreinaldirako euskal film bat aukeratu dute, Arriya. Larunbatean (19:30 eta 22:15), igandean (19:30) eta astelehenean, ikuslearen eguna (21:30) dira emankizunak. ...
Udalak euskal dantzen ikastaroa prestatu du Itsasondon, herritarrentzat. Gaurtik urriaren 14ra eman liteke izena, udaletxean. Hileko 30 euro ordaindu behar da. Ikastaroa azaroaren 5ean hasiko da, eta larunbatetan dira saioak (11:00-12:30), ekainera arte.
Ikasturtea hasia duten arren, Lazkaoko Xanbe abesbatzak kide gehiago hartzeko modua jarri du. Kantuan hasi nahi dutenek urriaren 7an, ostirala, Orobione etxera joan behar dute, 19:00etako entsegura. Han eman daiteke izena.
Sustrai historiko sakonak dituen mendi buelta egingo dute igandean zaldibiarrek. Baraibarrera (Nafarroa) oinez joango dira, 07:30ean Zaldibiako plazatik irtenda. Bazkaria egingo dute gero (langileek 20 euro, langabetuek 14). Euria egingo balu, atzeratu...
Auzoko errepidearen zati bat itxi egingo da ibilgailuentzat; hala egun eta ordu jakinetan Gerra-Errota baserri ondoko bidegurutzea izango da auzora sartzeko bide...
Ordiziako Majori kiroldegia kudeatzen zuen Igeriketa Lantzen SL enpresa hartzekodunen lehiaketan sartua dagoela ikusita, eta kontuan izanda kiroldegiko langileek azken hiru hilabeteetako soldata ez dutela kobratu, Ordiziako Udalak 90.000 euroko mailegua emango die kiroldegiko langileei. Hala erabaki zuen atzo iluntzean Udalbatzak aho batez. Bilduko zazpi ordezkarik, EAJko bostek eta PSE-EE bakarrak osatzen dute ekainean sortu zen Udalbatza. Interesik gabeko mailegua izango da, eta diru hori banatzerako garaian orain arteko ordainsariak hartuko dituzte kontuan. Kiroldegian soldata handiena zuen langileari 3.000 euro emango dizkiete, eta hortik aurrera propontzioan emango diete mailegua. 3.000 euro jasoko dituen langile horrek 150 euro itzuli beharko dizkio hilean udalari, eta gainontzekoek gutxiago, jaso duten diruaren proportzioaren arabera. 2012. urteko urtarrilaren 1etik aurrera hasi daitezke dirua itzultzen. Langileek nahi dutenean amortizatu ahal izango dute aipatutako mailegua. Igor Eguren alkatearen arabera, udalaren nahia kiroldegiak zerbitzua ematen jarraitzea da, eta horretarako beharrezkoa ikusi dute mailegu hori ematea. “Egoera legeztatzen den bitartean kiroldegiko langileak bertan jarraitzea beharrezkoa da, eta beraiei eragiten dien egoera konpontzea ere bai”. Oposiziko alderdietako bozeramaileek, Jose Migel Santamariak (EAJ) eta Iñaki Dubreuilek (PSE-EE) bidezkoa ikusi zuten egindako proposamena, eta horregatik erabaki zuten baiezko botoa ematea. Udalak eta Igeriketa Lantzen enpresak zuten kontratua bihar, urriak 1, bukatuko da, [...]
CAFek irabazi du Houstongo (AEB) metroarentzat 39 tren egiteko lehiaketa, 153,1 milioi dolarren truke (112 milioi euro inguru). Duela urtebete Houstongo metroak bertan behera utzi zuen CAFekin zuen kontratua, irregulartasunengatik.
Urriaren 3tik 7ra bitartean, bi egun horiek barne, egingo dituzte Gabirian udalak sortu zituen bost batzordeen aurreneko bilerak, egun bakoitzean bana. Udalak bando bidez jakinarazi du lan-talde bakoitzak zer gai edo esparru landuko duen. Batzordeak ir...
Maiatzeko udal hauteskundeetan Zumarragan osatu zen udalbatzan adostasuna izan zen nagusi.
Eguna ez da ohikoa, ezta ordua ere. Ampo Ordiziak bihar arratsaldean jokatuko du denboraldiko hirugarren partida, Cetransa El Salvador talde sendoaren kontra. Aurreneko partida irabazi egin zuten, baina itxura onik eman gabe. Bigarrenean berriz, taldea...
Lazkaoko Gaztelekuak ate irekien jardunaldia egingo du bihar, aisialdi programaren eta zerbitzuaren erabiltzaile diren haurren gurasoentzat. Tokia ikusteko eta zer egiten duten jakiteko, 16:00etatik 20:00etara joan daitezke gurasoak bihar (620 77 95 17...
Emakumezkoen zilarrezko ligan jokatzen duen Estanda Ordizia taldeak bihar ekingo dio denboraldi berriari. Partida bihar izango da, 18:15ean, Majori kiroldegian; estreinaldia, etxean izango dute, beraz. Parean, San Bernabe talde errioxarra izango dute. ...
Sasieta zabortegia San Markos zabortegia itxi zutenetik, Donostialdeko zaborrak Gipuzkoako beste hiru zabortegitara bideratzen dituzte: Beasaingo Sasieta, Azpeitiako Lapatx eta Zarautzko Urteta zabortegietara. Gipuzkoan bildutako zaborren beste zati bat, berriz, Bizkaira eramaten da. Zubietako (Gipuzkoa) errauste planta eraiki arte, zaborren banaketa hala egitea erabaki zuten 2007an Gipuzkoako Foru Aldundian. Maiatzeko hauteskundeen ondoren, ordea, Bilduk erraustegiaren inguruko moratoria eskaerarekin aurrera jarraitzeko asmoa duela jakinarazi du berriz ere, eta Gipuzkoako zaborra nola kudeatu behar den erabakitzeko dauden desadostasunak agerian geratu dira. Zaborra erre egin behar den edo ez erabakitzea da eztabaidaren oinarria. Aurreko astean EAJko lau ordezkarik agerraldia egin zuten Donostian, eta gaiaren inguruan 2007an Foru Aldundian «aho batez» onartu zuten araua «betetzeko» eskatu zuten. Donostiako prentsaurrekoan izan zen Aitor Aldasoro Beasaingo zinegotzia. Aldasorok azaldu zuenez, «gaur egun, hartutako akordioak ezarritakoaren arabera, Sasieta zabortegiak 90.000 tona zabor jasotzen ditu, eta horietatik 18.000 baino ez dira Goierriko Udal Elkarteko 22 herriek sortutakoak». Erritmo horretan jarraituz gero, eta iazko datuak kontuan hartuta, «2013an Beasaingo zabortegia itxi» egin beharko dela gogoratu zuen. «Beste herrietako hondakinik jaso gabe, 2022ra arte luzatu ahal izango litzateke zabortegiaren bizitza». Azken lau urteetan hiru herrietan «erantzukizunez eta elkartasunez» jokatu dutela diote EAJko ordezkariek, «akordio eta konpromiso baten barruan». Hala, Zubietako [...]
19:00etan izango da jaiak iragarriko dituen txupinazoa, igandera arte lehiaketak, bazkari eta afari herrikoiak, idi-probak eta musika emanaldiak izango dira....