Urriaren 2an Goierri Garaiaren XV. Herri Lasterketa egingo dute Urretxun, Zumarragan eta Legazpin. 11:00etan hasiko da Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik eta helmuga ere leku berean jarriko dute. Osotara 8,5 kilometroko iblibide...
Urteroko ohiturari jarraituz, larunbatean, goizeko bederatzietan Mutiloako autobus geltokitik irten eta egunpasa egiteko asmoa dute mutiloarrek. Goiz partean Oiartzungo Arditurri meatzuloak ikusiko dituzte. Oiartzunen bertan bazkalduko dute, eta guzt...
San Migel eguna irailaren 29a da, baina ormaiztegiarrek aurreratu egin dituzte ospakizunak. Gaurko eta biharko ekitaldi sorta antolatu dute, eta beraz herriko haurrek, gazteek zein helduek ez dute aspertzeko aukerarik izango. Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera III. Sasi Pelota txapelketaren finalak jokatuko dituzte Zubipe kiroldegian, eta bihar ere kirol proba batekin emando diote hasiera egitarauari, mendi bizikleta proba egingo baitute herrian zehar osatutako ibilbidean. Izena 9:30etatik aurrera eman ahal izango da udaletxe azpian. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 10 euro. Maixune etxearen ondotik irtengo dira goizeko hamarretan. Proba Ormaiztegin, Idiazabalgo Urbizu auzoan, Mutiloako Lierni auzoan eta Gabiriako mendietan zehar jokatuko dute. Helduek 23 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute eta gaztetxoek berriz, 20 kilometrokoa. Proba bukatu eta gero, parte-hartzaileei gosaria zerbitzatuko diete eta kirol materiala ere zozkatuko dute antolatzaileek. Bestalde, bizikletak garbitzeko aukera izango dute kirolariek. Harrikalari lehiaketa Eguerdiko hamabietan hasita XX. San Migel Toka txapelketa egingo dute Ormaiztegiko plazan. Irabazleak garaikurra eta arkumea etxeratuko ditu. Bigarrenari garaikurra eta legatza emango dizkiote. Ondoren, XVI. Harrikalari Txapelketa herrikoia egingo dute Berjaldegi zelaian. 2.080 gramoko harria zeinek urrutirago bota egongo da jokuan. Irabazleak garaikurra eskuratuko du eta harriaren pisua txuletatan, eta bigarrenak garaikurrak eta harriaren pisua odolkitan. Arratsaldera bitartean etenalditxo [...]
Euskaraz hitz egitea ahalbideratzeko talde txikiak osatzea da helburua, horretarako euskaraz aritu nahi duten euskaldun berriak, eta taldeak gidatuko dituzten euskaldun zaharrak...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final zortzirenen faseak Lazkaon igaroko du erdibidea, igandean. Koska horretako zazpi saioetatik laugarrena jokatuko da, 17:30ean, Areria kulturgunean, sei bertsolarirekin. Asteburuko bi saioetan —larunbatean Eibarren da— goierritar banak kantatuko dute, Nerea Elustondo legazpiarrak zapatuan, eta Iban Urdangarin ataundarrak igandean. Biak udaberriko fasetik sailkatuta iritsi dira; Elustondo 14. geratu zen, Urdangarin 22. Lazkaokoa G Puntua lehiaketak Goierrin izango duen hirugarren geltokia da, Gabirian eta Zumarragan izan ondoren. Gerorako Idiazabal geratuko da, urriaren 30ean, final-laurdenetan. Honako sei bertsolariak jardungo dira Areriako oholtzan: Iban Urdangarin, Unai Muñoa, Nahikari Gabilondo, Beñat Lizaso, Beñat Iguaran eta Adur Gorostidi. Muñoak lehenbiziko saioa du, 2007ko txapelketan finalaurrekoetara iritsi izanak eman baitio txartela. Gainontzekoek galbahea gainditu dute. Adur Gorostidi larraiztarraren kasuan, lehen faseko sailkapenean 33. geratu zen —32 pasa ziren aurrera—. Eneritz Artzallusek ezingo du aritu, ordea, atzerrira joan delako, eta haren hutsunea beteko du Gorostidik. Sarrerak, aurrez ere salgai Lazkaoko saioa entzutera Areriara joateko sarrerak aurretik eros litezke, txapelketaren webgunean (gpuntua.com edo betsosarrerak.eu). Bertsozale Elkarteko bazkideek 5 euro ordiandu behar dute, 18 urtetik beherakoek 3 euro, eta gainontzekoek 8 euro. Final zortzirenetako saio guztietarako dira prezio horiek. Finalera bitarteko saio guztietarako balio duen bonua ere atera dute. Lazkaoko saioa Irati Arrieta lazkaotarrak aurkeztuko du. [...]
Aste osoan kulturari, gastronomiari, kirolari eta aisiari lotutako ekitaldiak ari dira garatzen Araman. Kultur Astea dute, astelehenean hasi zena eta igandera arte ekitaldi ugari eskainiko dituena; batzuk berritzaileak dira. Berritasunetako bat Aramako...
Lazkaon sagardo dastaketa egingo dute etzi, larunbata. Urteroko ohitura da, aurten hemeretzigarren aldia baitu. Ekitaldiak bezainbeste sagardotegi egongo dira ordezkariak: Gipuzkoako 19 etxetako edariak dastatatu ahalko dira. Udalak erosi ditu sagardoa...
Zumalakarregi museoan XIX. mendeko garraiobideak gaiaren barruan, larunbatean airezko garraiobidea, alegia, globoa aztertuko dute, 17:30etatik 19:00etara bitartean. Tailerra 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat izango da, doan. Haurrek ...
Aitxuri herri eskolak, Aizkorri guraso elkarteak eta Orkatz abesbatzak hainbat ekitaldi antolatu dituzte biharko. 10:30etik 13:00etara bitartean kirol festaz gozatzeko aukera izango du eskolako patiora gerturatzen denak. 13:00etan Aitxurikoek bazkaria ...
Segurako Udalak jakitera eman duenez, astelehenean Gazteak eta Kirola batzordeak bilera egingo du 18:30ean, udaletxean. Lehendabizi aurkezpena egingo dute. Gero funtzionamenduari edo metodologiari buruz hitz egingo dute. Hau da, batzorde bakoitzaren er...
Tartaloetxe pilota eskolakoek hasi dituzte jada entrenamendu saioak. Haurrek asteazken eta ostiral arratsaldeetan egingo dituzte saioak, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Eskolakoek jakitera eman dutenez, maila edo adin bakoitzak duen aisialdiaren arab...
Larunbat goizean Erreka Eguna ospatuko dute Legazpin. 11:00etan Euskal Herria plazan elkartuko dira parte hartzaileak, eta talde txikietan banatuta, Legazpiko errekak garbitzeari ekingo diote, 13:00ak bitartean. Ordu horretan plazan bilduko dira berrir...
Beasaingo Arana-Bideluze eta Lazkaibar auzoetan, festak ospatuko dituzte asteburuan. Bideluzen bihar hasiko dira festak, eta igandera arte luzatuko dira. Lazkaibarren, berriz, larunbatean eta igandean ospatuko dituzte jaiak. Buruhandi eta txistularien irteerak emango die hasiera bihar, 18:00etan, Arana-Bideluzeko festei. Ondoren txokolate beroa eta gailetak banatuko dizkiete auzoko haurrei, eta 20:00etan, disko festa hasiko da Bideluze plazan. Larunbatean baxoerdi-edate herrikoia egingo dute, eta eguerdian, Arana kalean elkartuko dira bizilagunak, bazkari herrikoia egiteko. Iluntzean, 20:00ak inguruan, karaokea hasiko da, eta gauerdian kontzertua egingo du Los Olvidados taldeak Bideluze plazan. Igande eguerdian erretiratuentzako toka txapelketa egingo dute Zaldizurreta plazan, eta ondoren baxoerdi-edate herrikoia. Bideluze plazan, haurrentzako herri kirol saioa antolatu dute eguerdirako, eta arratsaldean Kortxea doktorearen abenturak ikuskizuna ikusi ahal izango dute, 18:30etik aurrera. Trafikoa moztuko dute Udaletik jakinarazi dutenez, bihartik igandera bitartean, Arana kalea eta Bideluze plaza ibilgailuentzako itxita egongo da, eta bihar goizeko 09:00etatik aurrera Arana kalean aparkatzea debekatuta egongo da. Eskarneko jaiak Lazkaibarren Lazkaibar auzoan Eskarneko Andre Mariaren jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Arangoiti egoitzara bisita eginez hasiko dituzte festak etzi arratsaldean. Egoitzan dauden auzotarrekin elkartu eta arratsaldea beraiekin igaroko dute. Poteo herrikoia egingo dute handik bueltan, 20:00ak inguruan hasita, eta ondoren, afari-merienda Ezkiaga auzoko Beti-Bizi elkartean. Zaindariaren eguna bihar izango bada [...]
Udako oporren ondoren, bihar irekiko dute atzera Itsasondoko Gaztelekua. Aurrerantzean astero ostiraletan erabili ahalko dute 11 urtetik 17ra bitarteko haurrek eta gazteek, 17:00-20:00 tartean. Kurtsoko lehen ekimena ere prestatu dute. Udako argazkien ...
Lanak aurreikusitako martxan badoaz, jaietan estrainatuko dute eraikin berria; pilotalekua inguratuko duten paretak hilaren amaierarako amaituta izango dira.
Garai hau aproposa da urteko tomate, piper eta gainerako barazki soberakinen kontserbak egiteko. Begi bistakoa da gizartearen egungo eguneroko martxa ikusita, ez dela garai batean bezain beste denbora sukaldean pasatzen, are gutxiago kontserbak egiteko lanetan. Hala ere, bada oraindik lan horiei gustoz heldu eta egindako erreserba urtean zehar biziki preziatzen duenik, bereziki egindako tomateena eta piperrena. Etxeko lana errazte aldera, eta bezeroak erakartzeko, Jose Luis Amatrian Segurarrak, bere asteroko postuan, piparrak erretzeari ekin zion atzo, eta baita asmatu ere. Horretarako propio den danbolin moduko tresnan erretzen zituen; «hauek Mendabiako piperrak dira, pikillo, piko eta najerano motakoak, aldiro hiru kilo erretzen ditut eta 5 minutu nahikoa». Jendeak barra-barra erosten zuen, baita hurrengo asterako enkargatu ere. Freskoan pisatutako piper kilo errea, 1,65 euroan saltzen zuen. Jose Luisek gurasoen lanbidearen erreleboa hartu du. Oraindik aita Benantzio lagun izaten du baina dagoeneko bera da azokaz azoka ibiltzeaz gain, Ordiziako fruta dendaren arduradun. Sarri esan izan dugun moduan urtaroen iragana oroitarazteko aproposa gertatzen da baratzegintza. Adibidetzat, atzo, udazkenean sartu orduko, udaberrian jateko prest egongo diren udaberriko tipulen landareak salgai ziren, 3 euroan ehuneko sorta. Baita Treviso motako urazak ere. Sagar eta udare nahasketa ‘Nahasi’ izena ez omen da euskalduna, baina hala hautatu izan balute ezin [...]