Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea
Emakumeen aurkako indarkeria salatuko dute etzi, osteguna, elkarretaratze batekin. Eraldatzen elkarteak deituko du, Ordiziako Kimetz eta Beasaingo Asmube elkarteekin batera. Urretxun eta Zumarragan Areizaga-Kalebarren plazan bilduko dira, 19.00etan. Herritar guztiei egin diete protestan parte hartzeko deia. Elkarretaratze hauek hileko lehen ostegunetan egingo dituzte, ordu eta leku berean.