Bixi-Bixik bihar hasiko du denboraldi berria, Segura irratian. Aurtengoa irratsaio hori egiten duten bosgarren ikasturtea da. Bixi-Bixi Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldeak bultzatuta hasi ziren egiten Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, eta bertako Udalaren babesa izan du hasieratik. Irratsaioaren oinarria euskara eta euskal mundua dira. Lau urtetan guztira 137 saio egin dituzte, eta aurten beste 34 egitea aurreikusten dute, gaur hasi eta ekainaren 20ra bitartean. Bixi-Bixi asteazkenetan egiten dute. Lierni Elortzak koordinatzen du, eta aurkezle lanetan ere bera aritzen da. Santos Beloki Hitz edo irri euskaraz elkarriko kidea eta Aitor Calvillo Segurako EBPNren kudeatzailea ere Segura Irratiko estudioan izaten dira Elortzarekin batera. Hiru esatari horiez gain, gonbidatu askok parte hartzen dute astero-astero. «Erantzun baikorra» Elortzaren hitzetan aurreko lau edizioetan “oso erantzun baikorra izan du egitasmoak, bai entzuleen aldetik, eta baita helburu berarekin lanean ari diren beste elkarteen aldetik ere”. Beraz, aurten ere ildo beretsutik segituko dute, tarte gehienak mantenduz eta berriak aurkeztuz. Atal berrietako batean esaterako, Elhuyarrekoek parte hartuko dute. “Zientziaren komunikazioan euskaraz aintzindaria da Elhuyar, eta hainbat gai izango dituzte hizpide hilabetean behin”, dio Elortzak. Beste atal batean, mahai inguruak antolatuko dituzte, Goierriko Hitzarekin eta Goierritarra-rekin batera. Mahai inguru horietan eskualdeko gaiak zein gai zabalagoak izango [...]
Legazpiko Udalak herritarren eskura jarri ditu Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak argitaratu duen tren eta autobus ordutegi berria. Eskuorri berean tren eta autobus ordutegiak bateratu dituzte. Legazpin Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan,...
Hamar bikotek parte hartuko dute igandean 18:00etatik aurrera Segurako Baratze pilotalekuan jokatuko duten 35. Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Bikote horietatik zazpi gipuzkoarrak dira, eta hiru bizkaitarrak. Iaz bezala aurten ere ez dago goierritarrik lehiakideen artean. Oholtza gainean lehiatuko diren bikoteetatik zortzi, neska-mutilek osatutakoak dira, eta bi neskek osatutakoak. Bikote bakoitzak fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko ditu. Fandangoa Segurako txistulariek joko dute, eta arin-arina Joseba Iparragirre eta Ander San Jose trikitilariek. Epaimahaia bost lagunek osatuko dute: Antton Mendizabalek, Carlos Sarriegik, Gabriel Alonsok, Izaskun Iturrik eta Rafa Salaberriak, eta lau atal baloratuko dituzte: Oinak nola mugitzen dituzten. Alegia, zein pauso ematen dituzten eta zein teknika erabiltzen duten; Zailtasuna; Gorputzaren goiko aldea nola mugitzen duten; dantzarien arteko koordinazioa eta zer transmititzen duten eta erritmoa. Bikoteek akatsak eginez gero berriz, zigorrak jarriko dizkiete. Lau arlo horiek kontutan hartuta emaitzarik onena ateratzen duenak irabaziko du txapelketa, eta beraz, Segurako Udalaren sari nagusia: Nestor Basterretxeak egindako eskultura. Sari hori lehendabizi sailkatzen den bikoteak ordezkatzen duen herriko udaletxean gordeko dute hurrengo lehiaketara arte. Bikote berak hiru aldiz segidan edo bost urtean txandaka irabazten badu, bikote irabazlea ordezkatzen duen Udala egingo da eskulturaren jabe. Momentuz sei bikote dira ohore horren jabe: Joxe Joan Ugalde eta Lurdes Esnaola (Lezo), [...]
Mendizabal, Aterpe tabernan Antxon Mendizabal eskultorearen lanak Aterpe tabernan ikusi daitezke. Egurra tailatzen du Mendizabalek, eta lanak urriaren 27ra arte egongo dira ikusgai. Azken hilabete hauetan, figuratibismoan murgildurik dagoela jakinar...
Urretxuko eta Zumarragako edozein txoko margotu ahal izango dituzte parte hartzaileek; 9:00etatik 10:00etara zigilatu beharko dira mihiseak Urretxuko Labeaga aretoan.
Hamar urte dira, ia 10 urteko zaharberritze lanen ondoren, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria museo bihurtu zela. Euskal baserriaren historiaren museoa da; euskal baserriaren mendeetako historiaren bilakaeraren museoa. Gaur egun garena hobeto ulertzeko museoa. 2007an ireki zen Interpretazio Zentroak ere horretan laguntzen du. Kizkitza Ugarteburu urretxuarra eta Zuhaitz Akizu itsasoarra dira museoaren gidari lanak egiten dituztenak. Hiru gune edo baliabide ditu Igartubeiti baserri museoak, euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodura hurbiltzeko: baserria bera, interpretazio zentroa eta baratze ekologikoa. XVI. mende erdialdean eraikita eta eta XVII. mende hasieran handitu zuten Igartubeiti baserria. 90eko hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu eta zaharberritu egin zuen. Euskal baserriaren Urrezko Aroaren adibide nagusia da. Interpretazio zentroko erakusketa iraunkorraren bitartez, Igartubeiti baserriko familia eta auzotarren ahotsen bitartez, jakin dezakegu nola handitu eta aldatu ziren antzinako baserriak, nola bizi ziren baserritarrak eta nola egiten zuten lana, nolako harremanak zituzten beraien artean, zertan sinesten zuten, zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, nola dibertitzen ziren eta zergatik sufritzen zuten. Kanpoaldean, baserriaren aurrealdean, baratze ekologikoa dago. Igartubeitiko baratza urtaroaren arabera aldatzen doa, naturaren erritmoei jarraiki eta beti ere naturarentzako kaltegarriak izan daitezkeen produktu kimikorik erabili gabe lantzen dute. Ximaurra eta material organikoak konposatzen dituzte ongarri bezala erabiltzeko, [...]
Patxi Arrondo zeraindar bolariak irabazi zuen larunbatean Gabiriako 18. Osinalde Bola Txapelketa, Alkain-Buru bolatokian 40 partaideren artean jokatutakoa. Seiko jokoarekin fidel izan zen Arrondo. Lehiaketako sei tiraldietan seina puntu lortu (36 dener...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetan asteburuan jokatu den saio bakarrean, Elgoibarren, zapatuan, Joxe Munduate ataundarra zen partaide goierritar bakarra. Laugarren puntuazio altuena atera zuen Munduatek: 447,5 puntu. Jokin Uranga az...
Gotzon Aranbururen argazkia Pasa den astean, hedabide batek Urretxu-Zumarraga eta Deskarga arteko bide berriaren lanak «geldiarazi» egin zitezkeela zabaldu zuen. Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegitura Diputatuaren hitzetan oinarritu zen hori esateko. Albiste honek Zumarragako alkate Mikel Serranoren erantzuna ekarri zuen hurrengo egunean. Larraitz Ugarte diputatuak, aurrekontuak ardatz hartuta, errepideetako hainbat lan «zalantzan» jar zitezkeela esan zuen. Hedabide berak zioenez, Deskargako lanak ere «garestitzat» jo zituen Ugartek. Jadanik onartutako diru-partidak izan ezik, «guztia zalantzan jartzeko modukoa» dela nabarmendu zuen diputatuak. Ugartek ez zuen zehaztu zein bideri eragingo zieten murrizketek, eta herri desberdinetako alkateekin biltzen ari direla esan zuen, aukerak ondo aztertzeko helburuz. Ugartek «lanekin jarraituko den ala ez erabakitzeko» dagoela esan zuen, «70 milioi euroko aurrekontua du, eta gure gain hartu dezakegun ebatzi beharko dugu». Lan hauek Deskargako tunelen eraikuntza ere hartuko lukete. Murrizketekin, geldiarazi baino, lanak «atzeratu» egingo liratekela zehaztu zuen Ugartek, gai honen inguruan hausnartzeko tartea irekiko dutela ulertaraziz. Adierazpen hauek, ordea, nahikoa izan dira Zumarragako alkatearen erantzuna sortzeko. Mikel Serrano Zumarraga-Urretxu eta Bergara arteko autobidearen lanak gelditzearen «aurka» agertu da. Prentsa ohar baten bidez, Zumarragako alkateak Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin «urgentziazko» bilera eskatu duela jakinarazi zuen. Oharrean, «Goierri Garaiarako errepide hau lehentasunezkoa eta estrategikoa» dela zioen, [...]
Boliviako San Ignacio de Moxos musika eskolako Ensemble Moxos taldeak inguru hauetan egunero ikusten ez den emanaldia egingo du gaur, 20:00etan, Ordiziako elizan. Boliviako indigenen eta etnia ezberdinen enbaxadore nagusienetakoa da Ensemble Moxos. 14.000 orrialde baino gehiago dituen misio artxibo baliotsuko musika –gehiena eskolak berak berreskuratua– erakutsi dute Europako eta Hego Amerikako 15 herrialdetan. “Jendea txundituta utzi ohi dute ikuskizunean”, zehaztu dute antolatzaileek. Azkeneko bi urteetan Tras las huellas de la Loma Santa izeneko bigarren diskoa ezagurazten ari dira han eta hemen, Raquel Maldonado gidari dutela. Talde gaztea da –15 eta 24 urte arteko hogei gaztek osatzen dute–, baina Bolivian erreferente dira. Musika eta dantzak Jesuiten artxiboetako misioetako musika barrokoa eskaintzeaz gain, bertako dantzen erakustaldia ere egingo dute.
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, EBPN Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, 0-5 urteko haurren jolas eta abestiak izena duen ikastaroa antolatu du urriko hiru ostegunetarako. Sei orduko ikastaro laburra da, eta hilaren 13an, 20an eta 27an emang...
Iñaki Apalategi, Asier Sasieta, Iban Urdangarin, Gorka Maiz, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia eta Joxe Munduate Gipuzkoako Bertsolari txapelketak berriro ekin dio bideari. Udaberrian kanporaketa saioak jokatu eta lehenengo galbahea pasatu ondoren, Gipuzkoako 42 bertsolariren artean dago jokoan txapela. Final zortzirenak jokatuko dira urriaren 9ra bitartean. Abenduaren 18an jokatuko da finala, Donostiako Ilunben. Maiatzan hasi zen Gipuzkoako Bertsolari txapelketaren lehen fasea. 60 bertsolari aritu ziren bertan. Taldea txikituz ari da pixkanaka eta bigarren fasean 42 bertsolari arituko dira taula gainean. Abenduaren 18. eguna, Donostiako Ilunbe dute amets. Ilunbeko geltokia harrapatu nahian, 7 bertsolarii ari dira. Final-zortzirenak Goierriko bertsolari dagokienez, Endika Igartzabal gabiriarrak, Julen Agirre eta Ainhoa Mujika beasaindarrek, eta Odei Lopez legorretarrak, lehenengo fasea ez zuten pasatzerik izan. Zorte hobea izan zuten Iñaki Apalategi beasaindarrak, Asier Sasieta itsasoarrak, Iban Urdangarin ataundarrak eta Gorka Maiz gabiriarrak, final zortzirenetarako txartela lortu baitzuten. Talde honi, beste hiru bertsolari ere gehitu behar zaizkio: duela lau urteko txapelketan finalaurrekoetan parte hartu zuen Joxe Munduate ataundarra, eta finalean parte hartu zuten Aitor Sarriegi beasaindarra eta Iker Zubeldia zegamarra. Goierrin bi saio Txapelketaren bigarren fasa honetan, final zortzirenak pasa den asteburuan hasi ziren. Asteburu honetan, igandean, irailaren 25ean, Lazkaon izango da final zortzirenetako laugarren saioa. Areria kultugunean izango [...]
Kirola, korrika, osasuna eta familia uztartzen ditu Lazkaoko Antzar Korrikalariak taldeak. Kirol osasuntsuaren aldarrikapena egiten du eta horrekin batera, korrika zaletasuna txikienen artean zabaltzen ari dira lazkaotarrak. 2002. urteko Josetxo Imaz memorialean parte hartu zuen lehenengo aldiz talde bezala, Lazkaoko Antzar Korrikalariak taldeak. Dozena bat korrikalariko taldea izatetik, 50etik gora izatea lortu dute 10 urtetan. Duela 10 urte ez bezala, gazteak, haurrak eta emakumezkoak ere gerturatu dira taldera. Bakarkako kirol izatetik talde kirol bihurtzea lortu dute Lazkaon. “Duela 10 urte bakoitza bere aldetik ibiltzen zen korrika. Bakoitza bere aldetik joaten zen karreretara. Hizketan hasi eta entrenatzeko eta karreretera joateko elkartzen hasi ginen. Hortik sortu genuen taldea. Izena jarri taldeari, kamisetak erosi eta aurrera”, dio Iñaki Belamendiak, taldeko kideak. Hasiera hartan, “10-12 izango ginen. Baina berehala zabaldu zen taldea. 20tik gora berehala elkartu ginen”, gaineratu du Mikel Zabalak. Gaur egun, 53 dira taldean. “Emazteak eta umeak ere badaude taldean. Korrikako taldea baino gehiago, lagun taldea da. Taldearen filosofia da, kirola egitea, ez kirol lehiakorra, osasuntsua baizik”. Gaur egun gero eta jende gehiago ibiltzen da korrika eta hori nabaritzen dute lazkaotarrek. “Garai batean beti berdinak ibiltzen ginen korrika, “eroak”. Gaur egun, emakume asko ikusten da korrika, gazteak ere bai. Adineko jendea berriz [...]
Haur nahiz gaztetxo askoren artean aspalditxotik asko zabaldu den forma batez hitz egingo dugu gaur: Joaten gara zinemara?, Etortzen zara nirekin?, Egiten diogu oparitxoren bat?, Jolasten zarete gurekin? Ez dira inolaz ere egokiak. Izan ere, joaten, etortzen, egiten, jolasten… formek ohitura adierazten dute: Igandero joaten gara zinemara, egunero etortzen zara nirekin eskolara, Joxeri martxoaren 19an egiten diogu oparia, arratsaldero egiten duzue jolas haiekin… Nola esan, beraz, baimena, aholkua… eskatu nahi dugunean? Bada, beti esan eta entzun dugun moduan, alegia: Joango gara zinemara?, Etorriko zara nirekin?, Egingo al diogu opariren bat?, Egingo al duzue jolas gurekin? Beraz, badakizue, zuen ingurukoek, zuen seme-alabek, edo zuk zeuk gaizki erabiltzen baduzu, zuzendu, euskararen onerako izango da eta! ZUZENDU, BEHAR IZANEZ GERO… 1. Ampo-Ordizia rugby-taldea ikustera joango al gara bihar? 2. Maiz etortzen al dira australiarrak Euskal Herrira aizkoran aritzera? 3. Aurrerantzean hamabostero izango dugu bilera. 4. Elkarteko bilera hilero izaten dugu. 5. Hara! Josune Bereziartu eskalatzailea dago taberna horretan. Eskatzen diogu autografo bat? 6. Horrela jokatzen jarraituz gero, urtero izango ditu arazoak Realak. 7. Idazle horrek beti izaten du tartetxoren bat kazetarien galderei erantzuteko. 8. Hi, neska, ni prest naun. Eiten al diñau? 9. Hitzetik hortzera esaten ditu biraoak Goikoetxea baserriko Antoniok. OHARRA: Erantzun [...]
Goierri ›Gainontzeko motordun ibilgailuek bezala, ziklomotorrei eta 125 zentimetro kuboko motorrei ere IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egin beharra dago. Goierriko erabiltzaileek lau egunean Beasainen izango dute zerbitzua: gaur, bihar, eta datorr...
Lazkaoko Lapke pilota elkartearen eskolak lanurteari atzo ekin zion. Lazkaoko neska-mutilentzat izena emateko aukera jarri dute, pilotan hasteko. Eskuz, 2004tik aurrera jaioak aritu litezke. Bihar 16:45ean agertu behar dute, kiroldegira. Palan neskak a...