Lehendakari berria aukeratzeko bilera
Azeari Andonegi, Lazkaoko alkatea, da Sasieta Mankomunitateko lehendakari berria. Lehendakari ordea, berriz, Segurako Ibai Telleria izango da. Biak Bildu koaliziokoak. Atzo arratsaldean lehendakri berria aukeratzeko egin zuten bozketan, 16 boto lortu zituen Andonegik. Beste hautagaiak, Aitor Aldasrorok (EAJ), 11 boto jaso zituen.
Goierriko 22 herrietako 28 ordezkarik zuten botoa emateko aukera. Herri bakoitzeko ordezkari bat dago Sasietan, eta 5.000 biztanletik gorako herriek bi ordezkari dituzte: Beasainek, Ordiziak, Lazkaok, Zumarragak, Legazpik eta Urretxuk.
Batzorde errektoreko kideak ere atzo aukeratu zituzten. Bost kidek osatuko dute batzorde errektore berria: Azeari Andonegi lehendakariak, Ibai Telleria lehendakari ordeak, Aitor Aldasorok, Jon Mikel Ruanok, eta Igor Urratek. Beasaingo Udalak “historikoki” ordezkaria izan duelako eta Sasieta zabortegia herrian kokatuta dagoelako, automatikoki izaten du Beasaingo Udalak ordezkaritza Batzorde errektorean.
Gainerako bi kideak aukeratzeko barrutietan banatzen dituzte herriak. Guztira bost barruti daude Goierrin, eta Beasaingo barrutiak ez du parte hartzen, bestela ere baduelako dagoeneko ordezkaria batzordean. Lehendakariaren eta lehendakari ordearen barrutieek ere ez dute bozketa horretan parte hartzen, eta, beraz, gainerako bi barrutietako kideak aukeratu dituzte: Zaldiabiako Udaleko Ruano eta Legazpiko Udaleko Igor Urrate.